Amonaren bakailao pastela hostopilarekin

70%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

40 min

Gustuko duzu?

Amonaren bakailao pastela hostopilarekin – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Bakailaoari gorazarre eta amodioa deklaratuta darraigu eta amonaren bakailao pastela hostopilarekin RZ dakarkizugu gaurkoan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • bakailaoa (beratua eta papurtua) 300 gr
  • hostopil lamina bat
  • gurina
  • tipula
  • baratxuri hortz bat
  • irina
  • esnea
  • bakailaoa beratzeko erabilitako ura
  • perrexil xehatua
  • 2 gorringo
  • arrautz egosia

Errezeta

  1. Forratu molde bat hostopil lamina batekin.

  2. Bakailao krema: jarri goilarekada bat gurin lapiko batean, tipula xehatua, baratxuri hortz bat eta goilarekada handi bat irin.

  3. Joan pixkana esnea eta bakailaoa beratzeko erabilita ura gehitzen, bexamela egiteko bezala. Egina dagoenean jarri perrexil xehatua, 2 gorringo eta bakailao beratua eta papurtua.

  4. Jarri dena moldean, hostopil laminaren gainean, eta sartu labean su bizian gutxi gorabehera 30 minutuz.

  5. Bildu hostopilarekin edo adornatu zatitutako arrautz egosi batzuekin eta perrexilarekin.

Kasu!

Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da. Izena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw  hitzaren aldaera. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, beste hauek bezalaxe: Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus).

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Oñatiko GoikoBenta jatetxeko Miren Maiztegi eta Iruñeako Gallego jatetxeko Roberto Echeveste eta Julen Altxuk prestatutako Bakailao Trontzo errezeta bana.

Amonaren bakailao pastela hostopilarekin

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

70 0 100 10

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat