Amonaren oilasko betea

93%

Zenbatentzat

2-3 lagunentzat

Denbora

1 ordu 15 min

Gustuko duzu?

Amonaren oilasko betea –

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren oilasko betea RZ dakarkizugu gaur, patatekin zerbitzatzekoa gosea ezin ase darraigu eta. Errezeta oso goxoa benetan, badakizu, zeure esku duzu innobazioa betegarriaren osagai aukeraketan. Ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oilasko bat
  • betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomatea
  • olioa
  • baratxuria
  • tipula handi bat
  • cognac kopa bat
  • txapiñoiak
  • patatak

Amonaren oilasko beteaAmonaren oilasko beteaErrezeta

  1. Garbitu ondo oilaskoa eta kendu erdiko hezurra.

  2. Prestatu betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomate goilarekada bat. Prestatu dena zartagian.

  3. Bete oilaskoa horrekin. Ondoren ondo itxi.

  4. Jarri lapiko batean olioa baratxuriekin, eta doratu oilaskoa.
  5. Jarri tipula handi bat ondo xehatua, labean sartu 180º ordubetez eta prest dagoenean bota cognac kopa bat eta tapatu. Samurra dagoenean busti zukuaz.

Kasu!

  • Zerbitzatu txapiñoiekin eta patata frijituekin…
  • Edo zure gustura…

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Urruneko Aitonaren erara …

 Amonaren oilasko betea

 

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

92.857142857143 0 100 14

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat