Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu

75%

Denbora

24 ordu

Gustuko duzu?

Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz..

 

Gaurkoan bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu ikasiko ditugu amonaren eskutik, teknikan pausuak aurrerantz ematen jarrai dezazun zure sukalde ezagupenetan …. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Bakailaoa beratzen jartzeko 2 moduTeknikak, 2 modu:

  1. Bakailaoa zatitu. 24 orduz beratzen jarrita gezatzen da. Eskamak kendu, sukaldeko traste batean jarri eta su gainean ipini, poliki-poliki aparra atera arte. Sutik kendu eta hozten utzi. Ondo xukatu. Ondoren, izanez gero, arantzak kendu tentu handiz, eta horrela prest dago nahi den eran gisatzeko.
  2. Bakailaoa zatitu. 48 orduz utzi beratzen, eta ura aldatu egunean bitan. Ongi xukatu. Hobe hozkailuan gordetzea.

 

Kasu! 

Amamaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Nerua Guggenheim Bilbaok argitaratutako bideo ikusgarria…

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

75 0 100 8

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat