Amonaren haragi betea

73%

Zenbatentzat

2-3 lagunentzat

Denbora

1 ordu

Gustuko duzu?

Amonaren haragi betea – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren haragi betea RZ dakarkizugu gaurkoan, haragi gosea ezin asetuz darraigu eta gero siesta goxo-goxo gogoz zergatik ez. Errezeta pisutxua printzipioz, badakizu, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • haragia, tira luzekoa
  • gatza
  • haragi txikitua
  • arrautza irabiatua
  • ardo zuria
  • azenarioa
  • olibak
  • piper gorriak
  • olioa
  • tipula
  • 2 baratxuri hortz

Errezeta

  1. Betetzeko moduko haragia izan behar da, tira luzekoa.

  2. Gatz pixka bat bota.

  3. Haragi txikitua nahastu arrautza irabiatuarekin, ardo zuriarekin, luzean moztutako azenario tirekin, erditik moztutako olibekin eta piper gorriekin; nahasketa horrekin haragia bete.

  4. Kiribildu, eta ondoren lotu.

  5. Presio eltze batean jarri gorritzen oliotan baratxuria eta haragia. Moztu azenarioa, tipula eta bi baratxuri hortz, eta egin dadila.

  6. Gehitu ardo zuria eta salda pixka bat. Egin dadila 50 minutuz.

  7. Pasa saltsa puregailutik.

  8. Kendu soka haragiari, eta hozten denean moztu xerretan.

Kasu!

  • Patata purearekin zerbitzatu daiteke.

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Txahal bilkari betea onddo saltsan Fani Rodriguezek, Bilboko Kafe Antzokiko sukaldariak ‘Txoriene’n.

Amonaren haragi betea

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

72.727272727273 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat