Igel hanka salteatuak

54%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

20 min

Gustuko duzu?

Igel hanka salteatuak – 

Haragiak RZ sailtxo motz hau amaitzeko, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Igel hanka salteatuak RZ bikainaRZ zaporetsua, erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin ezhoiko bihurtu den mokadua ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

IGEL HANKA SALTEATUAK

Osagaiak 4 lagunentzat

  • Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • Eskukada bat perrexil, pikatua
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Limoi bat, lautan zatitua

Igel hanka salteatuak

Errezeta

  1. Animaliaren gorputzarekin batean aurkezten dira igel hankak, makilatxo batean sarturik. Guraize batzuen bitartez bereiziko ditugu hanka mamitsu sendoak animaliaren gorputzetik (bota egingo dugu hau). Garbitu, gatza eman eta piperbeltza erantsiko diegu, errotatxo batez.
  2. Padera batean oliba olioa isuri eta su bizian frijituko ditugu, erre gabe, baratxuri pikatuak. Gorritzen hasi orduko gaineratuko ditugu igel hankak eta, su bizian betiere, alde guztietatik gorritzen utziko ditugu, haragi txigortuaren kolorea hartu arte. Gure suaren bizitasuna horren handia ez bada, edo etxeko padera txikia bada, bi edo hiru txandatan gorrituko ditugu hankak, erregos ez daitezen, egoki friji daitezen.
  3. Perrexil fresko pikatua hautseztatuko dugu haien gainetik, sutatik atera baino lehen.
  4. Baratxuritan txigortu eta gero, xukaturik aurkeztuko ditugu erretilu batean, lautan zatitutako limoi batekin. Limoi zukua garaztatuko dugu haien gainetik, garratz xamar gustatuz gero.

Kasu!

Anfibio anuroen artean badira jauzi azkarrak eta indartsuak egiten dituzten igelak (Rana agil adibidez; izena bera nahiko argigarria da), baina baita salto txikitxoak baino egiten ez dituzten beste zenbait igel eta apo ere. Beste batzuk ezin dute saltorik egin: apo lasterkariak (Bufo calamita), esaterako, korrikaldi txiki baten antzeko zerbait egiten du, gelditu, eta berriro korrika. zientziakaiera.eus/igelen-jauziak

Akaso!

Asier Olaizola pilotari ohia ETBko “Txoriene” saioan igel-hankak Zudairiko estilora RZ prestatuz.

Gordin eta garbi Kuala Lumpur-eko Chinatown-en igela txinar estilo tradizionalean RZ sukaldatzen. How to cook live frogs-Chinatown Kuala Lumpur-Traditional Chinese Style.

Igel hanka salteatuak Haragiak RZ sailtxo motz hau amaitzeko, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Igel hanka salteatuak RZ bikaina.

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

53.846153846154 0 100 13

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat