Kakahuete pattar krematsua

63%

Zenbatentzat

Lagunekin hobe ...

Gustuko duzu?

Kakahuete pattar krematsua – 

Festa gogoz darraigu eta beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko gaurkoan hona dakarkizuguna, Kakahuete pattar krematsua RZdenak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 22,5 cl ur
  • 75 cl esne
  • Kakahuete gurina, 100 g
  • 30 g azukre
  • Kakao hauts zimiko bat
  • Gatz pixar bat
  • Ron urtetsua, 4 koilarakada handi

Kakahuete pattar krematsua

Errezeta

  1. Ura eta esnea irakinarazi eltze batean eta, borborka hasten den momentuan, gainerako osagaiak gehituko ditugu.
  2. Irabiagailu baten besoa sartu eta indar handienean egin dezala lan.
  3. Gero beste 5 minutuz irakiten utzi.
  4. Nahastura iragazkitik pasarazi eta hozten utzi baino lehenago, berriz irabiatu, bizi-bizi.
  5. Koilarakada batzuk ron isuri eta ongi nahasi.
  6. Botila batean sartu eta hozten utzi.

 

Kasu!

Behar adina botila … larala! …

Alkohola eta kafeina, eztanda egin arte

Akaso!

CHOCOLATE LIQUEUR + NUTELLA CREME LIQUEUR + IRISH CREAM + COFFEE LIQUEUR

 

El kopon!! Bizkotxoa, anana, melokotoia, fana, esne-gaina eta izozkia duen kopa erraldoia egin dute Karlos Argiñanok eta Martin Berasategik ‘Kontrako eztarrian’, Bera Bera taldeko kideen laguntzarekin. Ikusi!

 

Kakahuete pattar krematsua

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

62.5 0 100 8

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat