Onddo saltsa

88%

Denbora

1 ordu

Gustuko duzu?

Onddo saltsa – 

Onddo saltsa RZ gaurkoan dakarkizuguna, sukaldean.eus lagunen gunetik ekarria, jaso ditugun onddoak nola erabili erabakiz ari garela, onddo pastela, onddoak papillote erara, nahaskia, denetatik egin daiteke primerakoa, baina saltsa hau haragiren bat edo ia edozer laguntzeko erabili daiteke. Denak txundituta uztekoama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, pandemia egoeretarako eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 2 tipulin eder, pikatuak
  • 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin
  • 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur
  • 6 koilarakada esnegain urtu
  • 4 koilarakada gurin
  • 5 koilarakada oliba olio

Onddo saltsaErrezeta

  1. Kazola batean oliba olioa, tipulina eta gatz pikor batzuk erantsi eta su eztian jarriko dugu dena eztitzen. Gardentzen utziko diegu barazkiei, kolorerik hartu gabe. 15 bat minutu guztira.
  2. Onddoak erantsiko ditugu ondoren, zati txikitan pikatuak. Gatza eman, nahasi eta su eztian utziko ditugu maneatzen, 15 bat minutuan. Haien ostean erantsiko dugu salda beroa: beste 20 bat minutuan edukiko dugu dena su eztian egosten.
  3. Haien ostean, irabiagailu baten ontzian xehatuko dugu saltsa, indar betean eraginez makinari, ontziaren ahotik esnegain urtua eta gurina gaineratzen ditugun bitartean. Ongi batuko ditugu gai guztiak. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu saltsa.

Kasu!

Arrainarekin nahiz haragiarekin aurkez dezakegu saltsa hau. Hanburgesa batzuk jateko, adibidez, edo plantxan erretako edozein haragirekin, azpizuna, xerra, txuleta hezur gabea. Bestalde, beren garaian saltsa honetan plantxan txigorturiko atun edo hegaluze solomo hezurgabeak aurkezten baditugu, emaitza izugarri ona izango da. Irakinaldi bat eman eta saltsan ongi bustitzen utziko diogu arrainari. Eta pasta egin berriarekin? Zer esango dizuet? Mundiala!

Onddoak garbitzeko era

Akaso!

Txerri masailak saltsan

Onddo saltsa

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

87.5 0 100 8

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat