Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin

84%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

1 ordu

Gustuko duzu?

Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin – 

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Gaurkoan Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin RZ dakarkizugu, Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

TOMATE MILORRIAK TXIPIROI ETA TIPULA GOXATUAREKIN

Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekinOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • Txipiroiak 1 kilo (20 bat pieza)
  • Tipulak 4
  • Baratxuriak 4 ale
  • Baserriko tomatea 2
  • Oliba olioa
  • Sagardo ozpina 2 koilara bete
  • Perrexila
  • Gatza

Errezeta

  1. Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi. Tarteka, nahastu.
  2. Hori sutan dagoen bitartean, txipiroiak garbitu. Txipiroiei gatza bota, eta plantxa beroan pasatu, minutu bat alde bakoitzetik. Ondoren, prestaturiko tipula lapikoan sartu.
  3. Segituan, plateraren prestaketarekin hasiko gara. Tomatea garbitu, eta xerra finetan moztu. Oliba olioa, perrexil xehetua, ozpina eta gatza ontzi batean nahastu.
  4. Milorrien prestaketa: Tomate xerra baten gainean bi txipiroi eta tipula goxatu pixka bat jarri. Gainean, beste tomate xerra bat, eta berriro txipiroi eta tipula jarri. Horrela hiru bat pisutako milorria egin arte. Bukatzeko, aurrez prestaturiko olio eta ozpinez milorria ondo busti.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek  ‘KIKOMAN’ KURRUSKARIAK RZ egin zuenekoa…

Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin
gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

84.210526315789 0 100 19

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat