Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

91%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin – 

Gaurkoan Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin RZ dakarkizugu, Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua RZ eta azken Hara! saileko sarreran Paul Stamets mikologo eta zientzialaria aurkeztu genizuen, mizelioa – mycelium eta fungi munduan adituetan top-a, gomendagarriak bere istorio eta hausnarketak… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

TXANPIÑOI TXAPELAK GALEPER ARRAUTZA ETA OTARRAINXKEKIN

Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Osagaiak 4 pertsonentzako:

  • 16 txanpiñoi handi
  • 16 otarrainxka
  • 16 galeper arrautza
  • 4 baratxuri ale
  • Perrexila
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Kafe koilarakada bat irin
  • Basokada erdi oilasko salda

 

Errezeta

  1. Otarrainxkak zuritu eta burua kendu eta platera batean gorde. Txanpiñoiak garbitu, eta zurtoina osorik kendu, txapelak bakarrik utzita. Ondoren, zartagin batean zorrotada bat oliba oliorekin frijitu, baina txapelek zuloa duten aldea bakarrik, pare bat minutuz. txapel guztiak frijitu ondoren, laberako erretilu batean jarri, baina orain zuloa gora begira dutelarik.
  2. Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Baratxuri aleak zuritu, eta pusketa txikitan moztu, baita perrexila ere. Txanpiñoien gainean zabaldu, gatz pitin batekin eta olio zorrotada batekin. Labean eduki bost bat minutuz.
  3. Erabili dugun zartagin berberean olio zorrotada bat bota eta berotzen jarri berriro. Bertara otarrainxkak botako ditugu, eta minutu bat pasa ondoren, irina gehitu. Segidan, baso erdi bat oilasko salda gehitu, eta pare bat minutu gehiago irakiten eduki. Bitartean, beste zartagin batean galeper arrautzak frijitu (aldiko lau arrautza batera friji ditzakegu). Kontuan hartu denbora gutxian frijitzen direla. Frijitu ahala, plater batera atera.
  4. Labetik txanpiñoiak atera eta erretilu polit batean ipini. Otarrainxka bakoitza txapelaren barruan sartu, arrautza bana ere gainean jarri eta, bukatzeko, otarrainxkekin lorturiko saltsarekin, dena gainetik ondo busti.

Kasu!

Plater hau, lagunen artean pintxo moduan ateratzeko, apropos-aproposa da.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Onddoak sendagarri (Mushrooms as Medicine). Paul Stamets

Perretxiko mota desberdinak Iro Landaluze adituarekin

2012an ETBn Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreak eta Joxe Ramon perretxikozalea perretxiko bila

Mugaldekoak onddo bila

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

90.909090909091 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat