Denbora
30 minAmuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
Gaur egunean ez dago erraza errekako amuarrainak lortzea, baldin eta inguruan ez baduzu lizentziadun arrantzaleren bat. Beraz, hazitegikoekin konformatu behar. Hori bai, saia zaitez beti ahalik eta freskoenak lortzen, erraz ikusiko duzu haren muki lirdingatsuari erreparatuta. Halaxe behar du amuarrain freskoak: lirdingatsu eta diztirati.
Osagaiak:
- 8 amuarrain ertain
- Urdaiazpiko serranoa edo iberiarra, 8 xerra
- Irina
- Gatza
- Oliba olioa, frijitzeko
- 2 baratxuri ale
Errezeta:
- Ongi garbituko dizkigute amuarrainak arrandegian, tripak kendurik.
- Gatz pixka bat eman eta urdaiazpiko xerra bana sartuko diegu sabel barruan.
- Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten.
- Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta amuarrainak sartuko ditugu, irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren. Minutu bat alde bakoitzeko, tamainaren arabera.
- Bizpahiru txandatan egingo ditugu amuarrainak, olioaren tenperatura apal ez dadin.
Kasu!
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin plater goxo hau, xukatu eta berehala zerbitzatuko ditugu, gorri eta kraskatsu. Gaiarrek bere Erronkariri euskaraz kantatzen zionean baino gusturago geldituko gara gu amuarrainak jandakoan.
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
Errezetaren egilea(k)
Xolomo Sapiens 68 0 100 25
Iruzkinik ez