Hara!

“Salda beroa” & “Hay caldo”

Salda beroa! Hay caldo! –

“Salda beroa”/“Hay caldo” kartela ikusten duzunean, negua iritsi den adierazle da. Neguan bero-bero egoteko, etxekoa bezalako salda gozo-gozoa baina hobeagorik ez dago.

“Winter Is Coming”, Game of Thrones telesailaren Stark etxeko goiburua (leloa). Ezkutuan agertzen den irudiko otsoa, txapelaz eta “Salda Dago” hitzekin.

Salda, kontsumo-tradizio handiko produktua da Euskadin. Nork ez du ikusi tabernetan, hurrengo kartela?:

Taberna askotan ikusten den gaztelerazko “Hay caldo” esaldiaren euskararazko itzulpen okerra da “Salda dago”.

Esan beharra dago, espainieratik euskarara egiten diren itzulpen asko, itzulpen literal batetik datoz. Garrantzitsua da hizkuntzen arteko berezitasunak antzematea.

Hobe da “Salda badago” jartzea. Zuzenagoak dira ere “Salda badugu / Badugu salda / Salda ere badugu / Badugu salda ere”. Beste aukera bat, agian hobeagoa, izango litzateke “Salda beroa” idaztea.

Ez dago produktu hau modu industrialean sortzen duen ekoizlerik Euskal Herrian, are gutxiago hemengo produktuekin egina. Eta jada zer esanik ez kalitatezko lehengaiekin bada.

Osagai ezberdinak dituzten salda mota asko daude. Hala nola, haragi, oilo (edo beste hegazti mota: indioilar, eper eta galdeper), arrain, barazki, … Eta horien guztien bertsioen artean %10 bertsio ekologikoan soilik. Argi izan, beti osagai freskoak eta naturalak erabili. Beti bilatu behar da bikaintasuna. Horiekin salda on batek probetxu handia ematen du.

Toki bakoitzean prestatzeko berezko era daukate, eta hura sukaldatzeko begetalen edota belarren beraien aukeraketa berezia. Baina azkenen finean, zopa sinple bat da, egun hotz batean berotu zaitzakeena edo gaixotzen zarenean hobeto sentiarazi ahal zaituena. Elikagai indargarri/lasaigarri horietako bat da. Etxeko salda edo etxetiar salda, “Caldo casero-casero”, Argiñanok Gallina Blanca enpresaren iragarkian esaten duen bezala (nahiz eta produktu industrial hutsa den). Maitasunez eginikoa. Salda hartzea luxu modukoa da. Berdin dio zein momentu eta egoeratan.

Hotz sarkorrarekin  dena eskertzen da!! Su txikian (edo “geldoan”), eltze edota lapikoan oso gozo geratu dadin. Ohikoa da kantitate handian egitea hozkailuan gordetzeko edo izozteko, eta astebetez sopa jaten ibiltzeko edo beste errezeta batzuetan erabiltzeko. Saldak beste jaki batzuen oinarri bilakatu daitezke.

Azken finean, ez dago ezer gogobetegarriagorik eta suspergarriagorik salda gozo beroa baino. Eta garrantzizkoena, ezer industrialik gehitu gabe. Beti kalitatezko osagaiekin, etxetiar salda ikusgarri bat egin ahal izango dugu.

Bada ordua egosteari ekiteko. Kalitatezko osagai guztiak prest eta eskura dituzu? Ez dago ezer bereziagorik platerkada etxetiar suspergarri batez gozatzeazbaino. Errezeta bat zuzenean haurtzarora bueltan zaramatzana.

Salda beroa! Hay caldo!

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat