2021-11-16“Guk loreak hazten ditugu, eta baserriko jardunak ondo bizitzeko lain eman beharko lukeela uste dugu”
Joey Albert eta Koldo Hormaza, BASERRILOREAK
Izarraizpeko magal batean lurra jotzear zegoen Arumarrate baserria erosi eta berreraiki zuten aurrena. Eta gero Baserriloreak proiektua jarri dute abian, bertako loreak hazi eta salduz, kimikorik eta negutegirik erabili gabe. Baratzan, katiuskak jantzita, egin dute berriketaldia ‘Faktoria’koekin.
Karakolak eta bareak dituzte kontra… “eta satitsuak ere bai; iaz tulipan erraboilen laurdena jan zizkiguten”, zehaztu du Koldo Hormazak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan. Afrika edo Amerikako puntan hazi, kontserbantez blaitu eta Europara loreak tonaka karriatzen dituen industria ere ez dute maite. Beraiek azokan saltzen dute, Azpeitikoan. Eta, eskatuz gero, etxera ere bidaliko dizkizute sortak, mimoz osatuak. Hasi berri samarrak dira lora hazten… baina segiko dutela egingo genuke! Sosegua, konfidantza, eta bizipoza transmititzen dutelako Joey Albertek eta Koldo Hormazak.
Baserriloreak: bertako loreak kimikorik eta negutegirik erabili gabe haziak. (eitb.eus)
Egilea
Pagotxa
Iruzkinik ez