Hara!

Munduko errezetarik onena

… herrialde txirotuen garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko.

Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Eneko Atxa sukaldariak #MundukoErrezetarikOnena kanpaina abiarazi dute, garapen sozio-ekonomikoa bultzatuz herri pobretuetako pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Eneko Atxak, Azurmendi jatetxeko chefak, eta Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeak jarri dute martxan #MundukoErrezetarikOnena ekinbidea.

Eneko Atxak, Azurmendi jatetxeko chefak, eta Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeak jarri dute martxan #MundukoErrezetarikOnena ekinbidea. MUNDUKIDE

berria.eus/munduko-errezetarik-onena

Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Eneko Atxak, Azurmendi jatetxeko chefak, #MundukoErrezetarikOnena ekinbidea martxan jarri dute. Pertsonen elkartasunaren bidez eta kooperatibismoan oinarrituta, helburua da Hegoaldeko herrialde pobretuen ekonomia bultzatzea eta ehunka mila pertsonaren bizitza hobetzeko beharrezkoak diren funtsak lortzea.

Azurmendi jatetxea (www.azurmendi.restaurant) ospetsua da. Larrabetzun (Bizkaia) dago eta, hiru Michelin izar izateaz gain, azpimarragarria da adituek munduko jatetxerik jasangarriena gisa aukeratu dutela.

#MundukoErrezetarikOnena kanpainaren bidez, Euskal Herriko jendea sentsibilizatu nahi da Hegoaldeko herrialdeekin lankidetzan aritzeko. Horrela, laguntzeko gosea eta aho zaporerik onenarekin geratzeko gogoa duten pertsona guztien parte hartzea ongi etorria da.

Horretarako, Mundukidek dirua biltzeko atal bat prestatu du bere webgunean (www.mundukide.org), ekarpen bat egin nahi dutenek on line eta modu seguru eta errazean egin ahal izan dezaten, erosoena zaien metodoa aukeratuz: kreditu-txartel, Bizum edo banku transferentzia bidez. Kanpainan parte hartzen dutenek beren donazioa desgrabatu ahal izango dute, zerga ziurtagirirako datuak betez.

Elkartasun kooperatiboa sustatzen

Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundea 1999an sortu zen, Mondragon Korporazioko kooperatiben babesarekin. Bere helburua da epe luzerako programen bitartez Hegoaldeko herrialdeetako biztanleen gaitasuna handitzea, garapen bidezko eta jasangarriaren bidez, pertsonak autonomoak eta buruaskiak izan daitezen. Esperientziak, baliabideak eta jakintza kooperatiboa partekatzen ditu, Hegoaldeko herrialdeen garapen autokudeatua eta integrala sustatzeko, eta, horretarako, lan kooperatiboaren munduaren elkartasuna aktibatzen du.

Horrela, Mozambiken tokiko erakundeekin lan egiten ari da familien nekazaritza arloko garapenean, eta horretarako nekazariei laguntza teknikoa ematen die, hornidura eta merkaturatze sare bat sortuz eta ureztatze sistemak ezarriz, besteak beste. Etiopian, berriz, Mozambiken 20 urtean egindako lan guztia aplikatu da, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta tokiko elkarteen eskutik.

Ekuadorren, gizartea eraldatzeko asmoa duten nekazaritza eta abeltzaintzako ekinbideetan antolaketa indartzen laguntzea da xedea. Kolonbian, Pasto hiriko emakume nekazarien eta birziklatzaileen bizimodua hobetu nahi da, haien gaitasun teknikoak, politikoak eta erresilentziazkoak handitzea, trebatze, laguntza tekniko eta sareko lan estrategia baten bitartez.

Brasilen, Lurrik gabeko Langileen Mugimenduko kokaleku eta kanpalekuetako familien garapen sozioekonomikoan laguntzen du, erreferentziazko tokiko pertsonak kudeaketan trebatu eta kooperatiben jarduna hobetzeko, ekoizpenetik hasi eta komertzializazioraino.

Interkooperazioa, elkartasuna eta gizarte eraldaketa oinarri hartuta, hamar herrialdetan lan egin du Mundukidek urteotan. 250 pertsona inguru aritu dira zeregin honetan, langileak eta boluntarioak kontuan izanik, Hegoaldeko herrialdeetako 300 elkarte baino gehiagorekin. Horrela, esaterako, 2018an egindako lanak 75.000 pertsonaren bizitzetan eragin onuragarria izan zuen eta 2020an egindako lanak 100.000 pertsonaren bizitzetan.

Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeari buruzko informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.mundukide.org

 

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat