Hara!

San Tomas?

Nondik nora San Tomas Eguna?

San Tomas EgunaBatzuetan naturak eta pertsonok oharkabean bat egiten dugu gauzak elkarrekin sortu eta betikotzeko orduan. Horietakoa da San Tomas eguna.

Jakinekoa da baserritarrak errentak ordaintzera etortzeak eragin zuela jai hau Donostian, Bilbon, Lekition, Zaldibarren, Azpeitian…  aspalditik, gainera.

Ez dago argi esaterik, baina Arrasaten adibidez, Santamasak XIV. mendea baino lehenagotik daude dokumentatuta… Aspaldiko gertaera da, beraz.

Baina hel diezaiogun naturak eta gizakiak bat egiten duten kointzidentzia hori zergatik gertatzen den kontatzera.

Esan dugu alde batetik hirian bizi den baserri jabeari ordaindu beharreko errentak daudela, baina horretarako epea ez da San Tomas eguna baizik eta beste santu entzutetsu batena, San Martinena. Bai, zerria hiltzearekin hasten zen alokairuak eta bestelakoak ordaintzeko epea.

geuria-merkatua-productos-quesos-embutidos-caserio-mahala1Kontua da, itxuraz, orain bezala lehen, zorrak ordaintzea ez dela inorentzat gozoa eta atzeratu eta atzeratu egiten zela epe hori San Tomas egun honetara arte. Esan dezakegu, era batera edo bestera, azken epe eguna dela San Tomasena, eta hori oso gizatiarra da, oso humanoa, nolabait.

Baina San Tomas eguna beste gauza baterako ere erabiltzen zen eta da: norberak ekoitzi ez dituen negu guztirako elikagaiak erosi eta trukatzeko. San Martin eguna urruti dago negu-negutik, baina San Tomas abendu betean da. Hala bada, San Martin egunetik norberak lortutakoa saltzeko prestatzen da eutsi egiten zaio etxean dagoenarekin, udazkena oparoa baita, baina San Tomas da negu luzeko hotzerako despentsa hornitzeko eguna. Halaxe agintzen du naturak.

Hala bada, hortxe gizakion arrazoiak eta naturarenak bat eginda.

San Tomas ala Santo Tomas?

Oso maiz Santo Tomas entzuten dugu, baina San Tomas behar du euskaraz. Zergatik?

Soinuen harmonizazioagatik eta ahoskatzeko erraztasunagatik, gazteleraz erabaki zen Do- eta To- silabak hasieran dituzten santu izenak Santoformarekin ematea: Santo Tomé, Santo Domingo, Santo Toribio… Euskaldunen artean, ordea, San Tomas, San Domingo… esan izan da. Ez dirudi, beraz, euskaraz Santo behar duenik, baizik eta San. Baina gu ez gara hizkuntzalariak eta esan ezazu, bada, gehien atsegin duzun eran.

mahala-txerria

San Tomas eguna > Geuria Merkatua

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu