“Desagertzear dagoen sektorea gara, elkar lagundu eta taldeak sortzeko garaia da”
Dani Blanco eta Eneritz Arzallus Alustizak Argia aldizkarian
Bizkaigane Elkartea hamar lagunez osatutako kooperatiba bat da, Bizkaiko Errigoiti herrian kokatzen dena. Behiak eta ardiak dituzte eta mota askotako esnekiak ekoizten dituzte euren inguruan saltzeko. 1983an abiatutako proiektua inoiz baino indartsuago dago egun, kide gazteak gogotsu baitaude erreleboa hartzeko. Xabi Sabalza bertako kideak azaldu digu nekazaritza zaintza moduan ulertzen dutela Bizkaiganen: kontsumitzailea, langileak eta ingurumena babestuz produktu osasuntsuak ekoiztea.
Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia mugimenduak elkarlanean abiatu duten proiektua da, kamisetak ateraz hasi zenaren osagarri da Euskal Herriko hainbat proiektu biltzen dituen erreportaje serie hau. Kazetaritza guztia ez baita berdin, eta nekazaritza guztia ere ez. Bai agroekologiak eta bai ARGIAk genero harremanak lantzen dituzte, burujabetza dakarten produkzio moduak, langileen eskubideak lantzen dituzte eta ingurumenarekin errespetuan egiten dute lan.
Eskuratu Lurra Herriari Deika kamiseta eta bultza agroekologia mugimendua: azoka.argia.eus. Irakurri Estitxu Eizagirreren erreportajea lotura honetan.
Iruzkinik ez