Amonaren arrautza mainontziak

64%

Zenbatentzat

3 lagunentzat

Denbora

20 min

Gustuko duzu?

Amonaren arrautza mainontziak – 
Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

ARRAUTZA MAINONTZIAK

Arrautza errezeta serietxoa bukatzeko izena anitz polita duen RZ dakarkizugu, Amonaren arrautza mainontziak RZ. Goxo eta erraza Amonaren RZtatan aurkitu dugun hauxe, parranda osterako bikaina, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • arrautza
  • bexamela
  • gurina 50 gr
  • esnea
  • irina
  • perrexil apur bat

Amonaren arrautza mainontziakErrezeta

  1. Hiru pertsonentzat egosi 7 arrautza.
  2. Erdibitu 6 arrautza, eta utzi ontzi batean.
  3. Egin bexamela: 50gr gurin, eta bina koilarakada esne eta irin.
  4. Horrekin arrautzak estali.
  5. Beste arrautza gogorra puregailutik pasa eta ontzia atontzeko erabili, perrexil apur batez.

Kasu!

  • Beroa zerbitzatu!

Akaso!

Xabier Euzkitzek Juan Mari Arzak sukaldariaren bizitza gertuagotik ezagutuz ‘Bisitaria’ saioan. Sukaldariak lanean jarri du Euzkitze, bere plater gustukoena prestatzen: Arrautza frijituak RZ.

Urruneko Aitonaren arrautza nahasiak ere oso famatsuak dira.

 

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

63.636363636364 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat