Amonaren “Carbonade Flamande” patata frijituekin

75%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

2 ordu

Gustuko duzu?

CARBONADE FLAMANDE – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Haragia prestatzeko modu berezi bat dakarkizugu gaurkoan, “Carbonade Flamande” delakoa, batez ere txahal haragiarentzat oso egokia, Belgikako ohitura berezia dena eta ogiak lagunduta gozatzekoa, eta patata frijituekin noski. Flandriar karbonada ere deitzen zaio, funtsean, haragia tipularekin eta garagardotan erregostea da kontua, zenbait orduz… garagardo beltzarekin… Amonaren Carbonade Flamande RZ zeuretzat segidan, erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • olioa
  • 4 tipula
  • 2 baratxuri
  • kilo bat haragi
  • gatza
  • piperrautsa
  • salda pixka bat
  • litro erdi garagardo (Lambic, Gueuze; Leffe)
  • 2 sagar
  • tomatea
  • azenarioak
  • Patatak
  • erramu hosto bat

Errezeta

  1. Jarri olioa, 4 tipula xehetu eta bi baratxuri hortz.
  2. Doratzean jarri gisatzeko kilo bat haragi, laukitxoetan moztuak.
  3. Frijitu su bizian, egurrezko goilare batekin mugitzen duzun bitartean.
  4. Bota gatza eta piperrautsa (azukrea ere botatzen diote batzuk).
  5. Gehitu salda pixka bat eta utzi irakiten tarte batez.
  6. Jarri litro erdi bat garagardo, zuritutako 2 sagar, tomate apur bat eta erramu hosto bat.
  7. Utzi guztia ordu eta erdiz egosten.
  8. Sua itzali baino ordu erdi lehenago azenarioak gehitu.
  9. Patata frijituak prestatu…

Kasu!

Nahastu ahalik eta gutxien. Utzi guztia ordu eta erdiz egosten behintzat, edo apurtxo bat gehiago… Patata frijituak nahi dituzun guztiak…

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

75 0 100 12

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat