Denbora
30 minAmonaren hur kanapeak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren hur kanapeak RZ, errezeta erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- hur tostatu eta xehatua (100 gr)
- arrautza bat
- 50 gr gurin
- bi goilarakada tomate
- jamon york
…
- Egin pasta bat hur tostatu eta xehatuarekin, 100 gramo ingurukoa, arrautza egosi bat, 50gr gurin eta bi goilarekada tomate.
- Prestatu jamon york xerrak, bete pastarekin eta biribilkatu.
- Polit adornatu arrautza egosi xehatuarekin.
- Zerbitzatzeko prest.
…
Kasu!
Hurrak beharrean foie grasa ere prestatu daiteke.
Adornatu arrautza egosi xehatuarekin eta perrexil ikutu batekin agian.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren hur kanapeak
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 73.333333333333 0 100 15
Iruzkinik ez