Erregetako Roskoia eta Errege Opila

59%

Denbora

10 ordu

Gustuko duzu?

Erregetako Roskoia eta Errege Opila – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Urtea apropos hasteko, Amonaren RZtatik atera ditugun bi errezeta dakarzkizugu, ezberdinak antza, aproposak postre zalea bazara eta etxean errege egunean jateko ohiturarik baduzue. Gure Olentzerok ere oso gustokoa omen du opila… Parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

ERREGETAKO ROSKOIA

Erregetako Roskoia eta Errege OpilaOsagaiak

  • 500 gr. irin
  • 100 gr. azukre
  • 100 gr. gurin
  • 2 arrautza
  • Laranja birrindura
  • 20 gr. okindegiko legamia
  • Laranja-lore ura
  • 200 esne dezilitro

 

Errezeta

  1. Ipini irina eta egin zulo bat erdian, eta joan zulo horretan lehengai guztiak jartzen masa bat lortu arte.
  2. Utzi ordu batzuz toki epel batean ondu dadin, bere neurria bikoiztu behar du eta.
  3. Forma eman, arrautzarrekin “pintatu” eta aurretik berotutako labera sartu, 15 minutu 170 gradutan.

ERREGE-OPILA

Osagaiak

  • Postreetarako irina 250 gr.
  • Azukrea 50 gr.
  • Arrautza bat
  • Okin legamia 25 gr.
  • Gurina 25 gr.
  • Esnea 50 ml.

 

Errezeta

  1. Irina bahetu eta gurina jarri (apur bat urtuta, baina ez erabat)
  2. Arrautza irabiatu eta azukrea gehitu, eta jarraian limoi eta banila esentziak. Bota irina eta legamia.
  3. Oratu, eta esnea gehitzen joan pixkanaka dena fina egon arte, bola bat egina, txikle tankera har dezala. Ohikoena esentzia edota laranja-lore ura botatzea da.
  4. Bola olioarekin igurtzi eta jalkitzen utzi ordu laurdenez…
  5. Masa tenkatu uztai bat egin behar.
  6. Labe paperaren gainean jarri eta jalkitzen utzi hazi dadin. Azukreztatutako fruituak jarri. 12 orduz utzi labe barruan, hotzean.
  7. Hurrengo goizean irabiatutako arrautzarekin igurtzi. Labea aurrez berotu, eta sartu roskoia berriro: 180 gradutara 12 minutuz.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Maite Goñiren azalpentxoak errege opilaren inguruan… Maiteren Podcast.eus-eko 10minututan teknologia saio interesgarrira esteka ere hemen.

Erregetako Roskoia eta Errege Opila

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

59.090909090909 0 100 22

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat