Denbora
40 minRabu edo zezen buztana –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …
Parre pixka bat eragin zigun errezetari Amonaren rabua RZ izenburua jartzeak, beraz “Rabu” soil batekin izendatu dugu gaurko errezeta azkenean. Zezen buztanaren RZ da rabua, zezen isatsa deitua baita ere, delizia bikaina haragi zale gehienorentzat, hemen dakarkizugu amonaren erara, presio eltzean egitekoa, haragi gisatuarekin ere egiten zuena, errezeta erraza denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- zezen buztana / gisatzeko haragia
- baratxuriak
- olioa
- 2 azenario
- patatak
- ozpin apurtxo bat
- tipula bat
- irin goilarekada bat
- 2 tomate goilarekada
- ardo zuri apurtxo bat
- ura (edo salda)
- ilarrak
- perrexil apur bat
- Zezen buztana zatika edo gisatzeko haragia moztu zatitxoetan eta frijitu baratxuriak dauzkan oliotan.
- Utzi presio eltze batean.
- Gehitu bi azenario eta patata batzuk zatitxoetan moztuta, baita ozpin tanta batzuk ere.
- Haragia frijitzeko erabili den olioan doratu xehetutako tipula bat, eta ondoren su eztitu irin goilarekada batekin eta baratxuri xehatuarekin; jarraian gehitu bi tomate goilarekada eta ardo zuria.
- Bota salda edo ura, eta ondoren nahastu haragiarekin.
- Nahi bada perrexil apur bat ere.
- Azken momentuan jarri ilarrak.
- Presio eltzean prestatu ordu erdiz.
…
Kasu!
- Kazola batean egin nahi izanez gero, ordu térdiz utzi egosten.
- koñak apurtxo bat ere gehitu ardoarekin nahi baduzu.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urdulizko txapelketan ezin hobeto aritzeko, Roberto Etxebeste, Iruñeko Larraina jatetxeko sukaldariak, zezen-buztana pausoz pauso nola egin behar den hemen…
ZEZEN BUZTANA – RABU
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 85.714285714286 0 100 14
Iruzkinik ez