Amonaren San Blas opila –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Postre RZ onenaren bilaketarekin darraigu eta gaurkoan, otsailak 3, Eibar aldean ikur santu gozo den Amonaren San Blas opilaren RZ dakarkizugu. RZ nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko, esnetan bustitzeko ere bai…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
- Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.
…
Errezeta
- Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
- Prest daudenean estali bainu zuriarekin.
- Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
- Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
- Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest daudela.
…
Kasu!
- Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.
- Xolomo Sapiens “San Blas opila” Teresarena
- San Blas opilak wikipedia – San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren opilak dira. Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Ahotsak Ahozko Ondarea Eibarko Arrate Kultur Elkarteko kide den Leire Aranzabalegiren San Blas opila.
…
Esther Irastorza San Blas opila egiten …
….
Eva Argiñanoren erroskilak San Blas erara …
Amonaren San Blas opila
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 87.037037037037 0 100 54
Iruzkinik ez