Txakolin sangria kaia eran

95%

Zenbatentzat

Fiestona!

Denbora

5 min

Gustuko duzu?

Txakolin sangria kaia eran – 

Festa gogoa sartu zaigu eta hona RZ zeuretzat ere, Txakolin sangria kaia eran errezeta hemen dakarzkizuguna, denak txundituta uzteko eta ligatzen laguntzeko ere bai …

Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

… 

Osagaiak

  • Kalitate oneko txakolina botila bat
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Marrubiak edo beste atsegin duzn frutarik
  • Limoi Schweppes baten erdia
  • Laranja Schweppes baten erdia
  • Whiski pixka bat
  • Cointreau pixka bat
  • Azukre pixka bat
  • Izotzak

Txakolin sangria kaia eranErrezeta

  1. Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu.
  2. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
  3. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan
  4. Bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua.

 …

Kasu!

Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Akaso!

Pontxea

Txakolin sangria kaia eran

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

95 0 100 20

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat