Hara!

Iganderako gosari goxo-goxoa: Krepe japoniarrak

Iganderako gosari goxo-goxoa: Krepe japoniarrak – 

Juan Santa Colomak ZUZEUn

Domeka lasai honetan azken boladan ikasitako eta praktikan jarritako plater goxo-goxo eta erraza erakutsi nahi dizuet. Zuetariko askok Frantziako crêpe famatuak, mundu anglosaxoiko pancake-ak edo Alemaniako Pfannkuchen-ak ziurrenik jada behin bat baino gehiago dastatu omen dituzuela; mota askotariko topping-ekin eta guztiz; besteak beste, marmeladarekin, eztiarekin, txokolate saltsarekin, marrubi edota beste fruituekin…

Ba ekialde urruneko irletan, Japonian, hain zuzen, azken XX. mendetik aurrera krepe berezi bat sortu egin zen; pankeki edota hottokeki deituenak, alegia. Krepe berezi hauek frantziar, anglosaxoi edota estatubatuar krepeetatik zenbait osagai zein urratsengatik bereizten ohi dira; hala nola, merengea nahasketa nagusiari gehituz (krepeak arolagoak gera daitezen) eta zartaginean ur-tanta batzuk bota eginez (krepeak baporez egos daitezen).

Gaur egun, Japoniako hainbat kafetegietan krepe berezia hauek saltzen ohi dira, eta dorayaki famatuen bezalaxe, ospe erraldoia gozatzen ohi dute. Hurrengo lerroetan plater goxo eta izugarri bigun honen errezeta partekatuko dizuet, zeuek zuen kabuz igandeko gosari luzeetan hauek prestatu eta goza ahal ditzazuen.

Osagaiak

  • 2 arrautza
  • 3 koilarakada irina (50gr)
  • 2 koilarakada azukre (30gr)
  • 1/4 legamia lehorra
  • 1/3 esne (70gr)
  • 1 koilaratxokada bainilla esentzia
  • 1 koilaratxokada eztia (hautazkoa)
  • Oliba olioa / Ekilore-olioa / Gurina (zartagina koipetzeko)

Prestaketa

  1. Ontzi haundi batean irina, legamia eta esnea botako ditugu. Jarraian, bi arrautzetako gorringoak zuringoetatik banandu eta ontzian gehituko ditugu, zuringoak edalontzi batean utziz. Osagai hauek irabiatuko ditugu, ondo nahastuta egon arte.
  2. Beste ontzi ertain batean gordetako zuringoak gehi azukrea botako ditugu, hauek irabiagailu potente batekin abiadura ertainean nahastuz, merenge konpaktu bat lortu arte.
  3. Behin merengea lortuta, merenge koilaratxo pare batzuk gehi bainilla esentzia koilaratxoa botako ditugu nahasketa nagusian, irabiagailuarekin ondo nahastuz. Gero, nahasketa nagusia isuriko dugu merengearen ontzian, irabiagailuarekin berriro irabiatuz eta ondo nahastuz. Momentu honetan, koilaratxo eztia gehitu dezakegu, krepeak goxoagoak gera daitezen eta kolore marroi distiratsuagoa izan dezaten. Esan bezala, osagai zein urrats hau hautazkoak dira.
  4. Kreperako masa behin lortuta, zartagin ertain bat hartu, eta hau oliba-olioz, ekilore-oiloz edota gurinaz koipetuko dugu su baxuarekin. Burruntzali batekin gure egindako masa zartaginaren erdian isuriko dugu, borobil formakoa gera dadin. Masa isuritu bezain laster, ur-tanta batzuk zartaginaren alboetan botako ditugu, segidan zartagina tapa batekin estaliz. 4-5 minutu ostean, tapa kendu eta krepeari buelta emango diogu, aurreko urratsa errepikatuz. Horrelaxe egin beharko dugu, prestatutako nahasketa amaitu arte.
  5. Azkenik, prestatuko krepe guztiak plater batean edo bat baino gehiagotan (kide zein lagunekin egonez gero) platereratuko ditugu, bakoitzak nahi dituen topping-ak gehituz. Horiek horrela, krepe japoniar goxo-goxoak eta arolak gosarian bai bakarka zein lagunekin gozatu izan ahalko dituzue. Itadakimasu!

Errezeta hau oinarri zein xehetasun gehiagorekin ikasi eta praktikan jarri nahi baldin baduzue, hurrengo estekara jo dezakezue, non egileak gaztelaniaz urrats guztiak primeran azaltzen ditu, eta gainera, azken atal batean aholku oso lagungarriak ematen ditu, krepak izugarri bigunak gera daitezen. Hona hemen neuk hartutako erreferentziaren esteka:

cocinaconcoqui.com/pancakes-japoneses-esponjosos

 

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat