Hara!

“Mugaritz. Sin pan ni postre” filmarekin hasiko da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saila

“Mugaritz. Sin pan ni postre” filmarekin hasiko da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saila –

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan Paco Plazak Mugaritzi buruz egindako dokumental batekin emango zaio hasiera Culinary Zinemari eta Galder Gaztelu-Urrutiaren ‘El hoyo 2’ filmarekin amaiera

Lau film lehiatuko dira Culinary Zinema saria eskuratzeko

Paco Plaza zinemagileak Mugaritz jatetxeko lan-prozesuari eta sormenari buruz duen begirada, sukaldari japoniar ospetsu baten esperientzia Parisko jatetxe batean, Japonia iparraldeko kultura gastronomikoari buruzko ez-fikzio bat eta gaztaren zahartzearen esanahiari buruzko beste bat, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo/The Platform lanaren bigarren zati igurikia dira Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saileko menuak. Lehenengo lau filmek Culinary Zinema Saria beretzeko lehian ariko dira (10.000 eurokoa) eta El hoyo 2/The Platform 2 filmak emango dio amaiera, lehiaz kanpo, sailari.

Paco Plazak Mugaritzi buruz egindako dokumental batekin emango zaio hasiera Culinary Zinemari eta Galder Gaztelu-Urrutiaren 'El hoyo 2' filmarekin amaieraCulinary Zinema -emanaldiekin lotutako bost afari tematiko ere barne hartuko dituena- aurkeztu dute gaur goizean, Tabakalerako LABe Digital Gastronomy Laben, Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek.

Hilaren 23an (astelehena), Mugaritz. Sin pan ni postre filmak hasiera emango dio sailari Victoria Eugenia Antzokian. Verónica (Made in Spain 2017) eta La abuela (Sail Ofiziala 2021) filmen zuzendari Paco Plazaren (Valentzia, 1973) proposamena alor gastronomikotik haratago doa. Ikus-entzulea Andoni Luis Adurizen –sormen eta eragin handieneko nazioarteko chef baten? jatetxean gertatzen den berrasmatze-prozesuaren lekuko izango da.

Grand Maison Parisen, Ayuko Tsukahara zinemagileak (Saitama, 1974) sukaldari japoniar baten istorioa kontatzen digu: Frantziako gastronomia oso gogoko izanik, argiaren hirian jatetxe bat irekiko du protagonistak eta hirugarren Michelin izarra lortzeko sufritu egingo du. Filmean agertzen diren platerak Kei Kobayashik diseinatu ditu, Parisen hiru Michelin izar jaso dituen lehen chef asiarrak, hain zuzen.

Kita no syokukei / Northern Food Story da Tetsuya Uesugik (Sapporo, 1983) zuzendutako lehen film luzea. Japoniako iparraldeko kultura gastronomiko aberatsaren inguruan lan egiten duten lau chefen eguneroko bizitzari jarraipena egiten dio pelikulak, bereziki Hokkaido uharteari eta hango komunitateari dagokienez.

Tribecako zinema-jaialdiko dokumentalen sailean hautatua izan ondoren, Shelf Life Culinary Zinema sarirako lehiatuko da. Ian Cheney (Boston, 1980) zuzendariak zerbait argitu nahi du: gazta zahartzen duten pertsonen artean denbora pasatzeak informazioa eman al lezake giza zahartzea nolakoa den jakiteko? Cheneyk gaztari buruzko tratatu berezi bat egiten du, munduko hainbat herrialdetan barrena, produktu mitiko horren garrantzia berresteko.

Lehen zatiaren arrakasta globalaren ondoren, Galder Gaztelu-Urrutiak (Abadiño, 1974) El hoyo 2 / The Platform 2 zuzendu du, Milena Smit eta Hovik Keuchkerian izanik protagonista nagusiak. Lider misteriotsu batek El hoyon bere legea ezartzen duen heinean, maizter berri batek elikadura-sistema basati horren aurka borrokatzeko metodo polemiko horren aurkako borrokan inplikatuko da.

"Mugaritz. Sin pan ni postre" filmarekin hasiko da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saila

Afari tematikoak

Saileko bost filmekin batera afari tematikoak egingo dira irailaren 23tik 27ra Basque Culinary Centerren. Emanaldi eta afarietarako baterako sarrerak datorren ostiralean (abuztuaren 30a) jarriko dira salgai, 10:00etan, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bidez. Emanaldi eta afari tematikoetarako baterako sarreren prezioa 80 eurokoa da, El hoyo 2 pelikularen kasuan izan ezik: koktel-formatua hartu eta El hoyo eta bere plataforma ikonikoaren estetika eta esperientzia emulatuko dituenez, afariak 130 lagunentzako lekua izango eta 65 euro balioko du.

Culinary Zinemako afariak irailaren 23an hasiko dira, Mugaritz. Sin pan ni postre dokumentala eman ondoren, Mugaritzeko sormen-unibertsora jatetxetik igaro diren plater, begirada eta pertsonen bitartez hurbilduko gaituen esperientzia gastronomiko batekin, gaur egun nazio mailako proiektu garrantzitsuen buru direnak: Miguel Cañok (Nublo), Juan Vargasek (Muka), Alatz Bilbaok (Bakea), Fran Baixasek (Franca) eta Carlos Salvadorrek (Amaica). Mugaritzeko taldeak Leire Etxaideren baratzeko produktuak erabiliko ditu, etxeko kide izan zena eta BCC baratzeko proiektua koordinatzen duena. Lantaldeak Basque Culinary Centerreko sutegietan prestatuko du bi Michelin izar dituen jatetxeko sukaldea omenduko duen menu bat, burua irekitzera gonbidatzen duena, ez bakarrik ahoa irekitzera. Mahaikideek, gainera, esperientzia gastronomikoaren araberako uztarketa bat dastatu ahalko dute, Mugaritzen parte izan diren mundu likidoko adituen laguntzari esker, hala nola, Dani Lasa (AMA Brewery).

Irailaren 24ko afaria Paulo Airaudok egingo du, munduan zehar dituen proiektuetan bikaintasuna bilatzeko erronkari aurre eginez. Chef argentinarrak bere proposamen gastronomikoetako batzuk dastatzeko aukera eskainiko du, Amelia (bi Michelin izar), Da Filippo eta Ibai, besteak beste, planetako hainbat txokotan goi mailako gastronomia maite dutenen ahosabaiak bereganatzeko.

Irailaren 25eko esperientziak japoniar gastronomia aberats eta delikatura hurbilduko ditu bertaratuak, Kita no syokukei / Northern Food Story filmeko protagonistak diren Takeshi Takahashi (Le Santé) eta Hiroshi Sakai (Ajidokoro) bezalako sukaldarien elaborazioak dastatzeko aukera eskainiz.

Shelf Life filmean bezala, gazta izango da laugarren afariaren protagonista nagusia ostegun 26an; hala, tokiko ikuspegitik oraingoan, produktu horren aberastasuna eta aniztasuna ez ezik, haren errotze kulturala eta lurraldearen produktu enblematiko gisa duen balioa ere nabarmenduko dira afarian, Mahaia Kolektiboa taldeko sukaldarien lanari eta dedikazioari esker, hala nola, Roberto Ruiz (HIKA), Dani López (Kokotxa) eta Javi Rivero eta Gorka Rico (AMA).

Okerreko plateraz elikatzea heriotza-sententzia bihurtzen denean, noraino iritsiko zinateke bizirik irauteko? Gastronomia-talentu gazteek bizia emango diote El Hoyo 2 filmaren unibertsoari, Edorta Lamo (Arrea!) sukaldariaren eta bere ezkutuko filosofiaren eskutik. Filmean inspiratutako eszenografia batekin, Culinary Zinemaren azken afaria (ostiral 27an) Aitor Suak eta Lucas Fernándezek (Trèsde Restaurante) eskainitako koktel batekin eta Jorge Sastrek (Sartoria Panatieri, Brabo eta Molla) prestatutako platerekin hasiko da, hori guztia Lamoren filosofia disruptiboaz blai.

Amaierako filmaren koktelean izan ezik, Culinary Zinemak mahai bakoitza hamar mahaikidez osatuta egoteko ohiko formatua ezarri du saileko film guztietarako, esperientzia aberasteko elkarrizketak bultzatze aldera. Basque Culinary Centerreko irakasleek eta ikasleek afari guztietan parte hartuko dute, sukaldean zein aretoan parte hartuz.

Mati Diop, Leos Carax, Arnaud Desplechin, Dea Kulumbegashvili, Elena López Riera, Nelson Carlo de los Santos Arias eta Jane Schoenbrun Zabaltegi-Tabakalera sailean

“Goazen” eta “Marco”, Belodromoan

“Mugaritz. Sin pan ni postre” filmarekin hasiko da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saila

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat