Olaia Martinez: “Elikagaien segurtasun alerten %40a etxeko praktika desegokiak dira”
Olaia Martinez –
…
Aurreko mendearen azken hamarkadetan izandako behi eroen gaitzaren edota koltza olioaren krisien ondorioz, kontsumorako elikagaien segurtasuna bermatzeko kontrolak areagotu egin dira azken urteetan. Hala ere, gaur egun oraindik badira esparru honetan aurre egin beharreko mehatxuak, denon ahotan dabilen palma olioaren auzia esate baterako. Baina badakigu zehatz mehatz arriskuak zeintzuk diren? Zein kontrol egiten zaizkie gure etxeetara iristen diren elikagaiei? Nola areagotu genezake jaten ditugun produktuen segurtasuna?Galdera hauei erantzuteko Olaia Martinez, UPV/EHUko Elikagaien segurtasun eta kalitateko irakaslearekin izan gara. Bere esanetan, kontsumitzaileak berak ere erantzukizun handia dauka, izan ere, urtero gertatzen diren alerta kasuen %40a etxeko praktika desegokien ondorioz izaten da.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
#Zientzialari (74)
zientziakaiera.eus/2017/06/olaia-martinez
Iruzkinik ez