Xolomo Sapiens gogoan
Xolomo Sapiens gogoan >
Xolomo Sapiens Hasier Etxeberriaren gastronomiarako ezizena da. 60 urte betetzear joan zaigu minbiziak jota, baina proiektu, lagun, eta ondare zabala utzi digu gastronomia munduan, artean PAGOTXA RZk gure proiektu hau ere bai. Besarkada handiena familiari, LUri, eta eskerrik zintzoena eman ez besterik. Faltan botako haugu! Muxu gozo bat!
Lan asko eta lagun asko sukaldearen inguruan, hona berak egindako lan batzuren zerrendatxoa:
ETBn: ZOPA HAUNDI, LAPIKOKA, 14 EUSKAL SUKALDARI (Argiñanoren lehen lana) JANEDANAK (13 dokumental), SUKALDE MAISUAK (Sei dokumental: ARZAK, ATXA, ANDONI LUIS, SUBIJANA, ARBELAITZ, BERASATEGI).
Liburuak: SUKALIZTEGI PARTIKULARRA (Egin), ERABATEKO SUKALDEA (Julian Bereziartu eta luis Irizarrekin. Ttarttalo), GIPUZKOAKO SUKALDEA (Berasategirekin. KUTXA), SUKALDEAN/ A COCINAR (D. de Jorgerekin. Lur), CLOROFILIA (Andoni Luis, Unai Ugalde eta Sanchez-Ostizekin. Mugaritz), PORCA MEMORIA (D. de Jorgerekin. Rba),…
SUKALDEAN proiektua, liburuaz gainera, app eta webguneak, Sukaldean.com eta Sukaldean.eus errezetategiak ere itzelak dira, euskaraz MILA errezeta baino gehiago dituztenak…
Hitzaldiak gastronomiaz eta jatunkeriaz, etab. luzea…
Guía Repsol-erako ere idatzi du azkenaldian: Juan Mari Arzak: un profeta en su tierra, Lágrimas de no llorar, Eneko Atxa, la búsqueda obsesiva del sabor, En busca de la sopa (de pescado) perdida, La historia de Oiangu Baserria, el caserio rescatado por cuatro cocineros noveles
Adiorik ez, eskerrak denak eta muxurik gozoena!
Pagotxatarrak
…
@ArzakRestaurant-ek atzo bidalitako twitterreko argazkia “Gogoan izango ditu sukaldaritzak bere lanak. Besarkada bat familia guztiari. Goian bego Hasier Etxeberria” mezuaz.
Iruzkinik ez