Hara!

Nola jan, hala izan

Nola jan, hala izan – 

Nola jan, hala izan

Dakigun legez, ia-ia mundua mundu denetik, gizakiaren helbururik garrantzitsuenetariko bat osasun ona edukitzea izan da. Atsotitzak dioenez: “Osasuna, munduko ondasuna”. Eta osasuntsua izateko, ezinbestekoa da ondo elikatzea, izan ere, horrek gorputzari behar dituen bitaminak eta energia ematen dizkio.

Beraz, ez dago esan beharrik  gaurkotasuneko gaia dela beti. Izan ere, behin baino gehiagotan, edozein komunikabidetan gai horri buruz askok eta askok dihardute. Adibide gisa, irratia edota telebista piztu bezain pronto horrelako berriak entzun ditzakegu: “MOEk (Munduko Osasun Erakundeak) egunean bost otordu egitea gomendatzen du” edo “Ontziratutako janariek osagai kaltegarri asko dute”. Horrez gain, oso ohikoa da edozein telesaiotan aditu batzuk gonbidatzea gai horri buruz hitz egiteko. Hitz gutxitan, arestian aipatududan bezala, gai horrek kezkatu egiten gaitu, ezbairik gabe.

Argi dago, osasun oneko pertsona izateko, ondo jan behar dugula. Baina, zer ote da ondo jatea? Adituek bi esparru bereizten dute: zer jaten dugun, hau da, gure jakiak; eta nola jaten dan janari hori.

Lehen galderari, askotan, zer ahoratzen dugun ez dakigula erantzungo nioke. Hau gertatzearen arrazoiak ugariak izan litezke. Lehenengo eta behin, jaten ditugun elikagai gehienak prozesatuak dira, hau da, elikagai-industriek ekoiztu dituzte; beraz, ekoizleek izan ezik, besteok ez dugu ezagutzen ez jakien kalitatea, ezta zeintzuk diren gehitzen dituzten osagai kimikoak. Gainera, konsumitzaile gehienek ez dituzte etiketak irakurtzen edo ez dute ezer ulertzen irakurtzen dutenean.

Nola jan, hala izan

Bestalde, gure bizi modua oso azkarra da eta ez daukagu denborarik, ez erosketak egiteko ez sukaldatzeko. Horregatik, aldez aurretik prestatutako edozer eta edonola jaten dugu. Gazteok are gehiago esango nuke. Hori ez dela jateko era onuragarria aldarrikatzeko, baina, “slow food” mugimendua sortu zen aspaldian.

Amaitzeko, irakurke maiteok, hainbat gomendio emango nizueke aurreko hausnarketatik aholku zehatzak definitzeko:

  • Lehena, janari prozesatua baztertu eta ahalik eta jaki naturalenak jan (baita gordinak ere).

Ez al dira ezberdinak tomate edo intxaur naturalak eta modu industrialean sortutakoak?

Nik, esaterako, gurasoen lagun baten baratzean ekoiztutako tomate batzuk dastatu nituenean zur eta lur geratu nintzen zer nolako zapore zuten ohartzean. Ez al duzu inoiz horrelako esperientziarik izan jakiren batekin?

Era berean, ez al duzue ezberdintasunik nabaritzen legatz izoztua eta freskoaren artean? Zapore eta testura ezberdina dute, ezta?

  • Bigarrena; posible baldin bada, produktu ekologikoak eta Euskal Herrian bertan ekoiztutakoak eros itzazue. Elikadura burujabetza sustatzeaz gain, gure ekonomian laguntzen duzue, hala nola, produktuak garraiatzeko sortzen den kutsadura murriztu.
  • Hirugarrenik, eman otorduei behar duten denbora, jan ezazue lasai eta behar bezala murtxikatu.

Horretaz guztiaz gain, eman eskerrak daukazuen elikagaiengatik, eta on egin diezazuela!

Eta gai honek erakartzen bazaitu, hona hemen artisau ogia nola egiten dutenen esperientzia!:

Nola jan, hala izan – Aitor Zurdo > ZUZEU

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat