Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin)

100%

Zenbatentzat

2/3 lagunentzat

Denbora

45 min

Gustuko duzu?

Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin) – 

Osagaiak

  • 250 gr. ‏Okela xehetua
  • 6/8 xafla ‏Moldeko ogia
  • erdi bat ‏Tipula (aukeran)
  • ale bat ‏Berakatza (aukeran)
  • Amiñi bat ‏Pipermina (aukeran)
  • Edalontzikada erdi ‏Ogi xehetua
  • Eskukada bat ‏Perrexila (aukeran)
  • ‏Ura (edo esnea)
  • ‏Olioa
  • ‏Gatza

Haragi bolak kozinatu ditugu honakoan, bideoa ere hemen azpian duzu… bai, bai, moldeko ogia erabilita! Ez izan eskuak zikintzeko beldurrik, eta prestatu itzazu zeuk ere etxeko haurrekin batera.

Pausoak

  1. Olioa berotzen jarri eta, bitartean, okelari gehituko dizkiogun barazkiak txikituko ditugu. Gure kasuan, tipula, berakatza eta pipermina.
  2. Zartaginean barazkiak gorritu ostean, haragiarekin nahastuko ditugu, eta perrexila ere gehituko dugu.
  3. Moldeko ogia uretan blaituko dugu alde bietatik. (gozoagoa gura duenak, erabil dezala esnea uraren ordez). Gero, ondo zanpatuko dugu ogi xafla bakoitza, ur gehiegi xurga ez dezan.
  4. Xehetutako okela borobildu eta haragi bolak egingo ditugu, eta hauek ogi xaflatan bildu eta erabat estali, forma borobila emanda (xaflak bustita daudenez, oso erraz ematen zaie forma).
  5. Barruan okela duten bolak ogi xehetutik pasako ditugu gero.
  6. Amaitzeko, zartaginean frigituko ditugu bolak, su ertainean. On egin!

Kasu!

Akaso!

Amonaren haragi albondigak

 

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

100 0 100 6

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat