Zenbatentzat
?Limontxeloa –
Ama eta izeba datozenerako RZ gaurkoa. Ligatzeko ere zergatik ez? Une apropos horretarako… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa
- 7 limoi, horiak eta usain goxokoak
- Litro bat ur + baso bat
- 250 g azukre
Limontxelo
Errezeta
- Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde zuria kenduta). 10 eta 20 egum artean utziko dugu beratzen, dugun presaren arabera. Egun horiek iraganik, alkohola iragazkitik pasatuko dugu.
…
- Beste alde batetik, litro bat ur eta basokada bat jarriko ditugu aparte, azukrearekin. Irakinarazi eta gero, 5 minutuz hozten utziko dugu, eta ondoren lehendik iragazitako alkoholarekin nahasiko dugu. Ordu batzuk eman ditzala pausatzen.
- Edaria botilatu eta ongi itxita hozkailuan sartu zerbitzatu baino lehen.
…
Kasu!
- Kontuz…
- Zenbat eta hotzago egon, orduan eta gehiago edango, gozatuko, eta mozkortuko gara.
…
Akaso!
Nonna’s LIMONCELLO …
…
Limontxeloa
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Xolomo Sapiens 98.666666666667 0 100 75
Iruzkinik ez