Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin –
Barazkiekin jarraitu eta oraingoan garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin RZ dakarkizugu. Komentatu genuen, sukaldeko artista puntutxoa gustatzen hasia zaizunez eta zeure ingurukoek zerbait landuagoa espero dutenez jada, teknika eta RZ profesional eta landuagoak probatzen hasteko bidea zabalduz Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldariak «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko RZ batzuk ekarriz horretarako. RZ praktikoak eta errazak, guk zail xamarrak kategorian sartu ditugun arren (ez dago Basque Culinary Centerren ikasi beharrik, baina badu bere zertxoa kategorian…), Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
GARAIKO ILARRAK, PATATA, ZIAZERBA ETA TXIRLEKIN
4 pertsonarentzako osagaiak:
- Kilo bat ilar
- Lau patata handi
- Bi tipulin
- Bi baratxuri ale
- Ziazerba sorta bat
- Olioa
- Gatza
Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin
Errezeta
- Lehenik, garaiko ilarrak aletu, eta zikinkeriak garbitu.
- Ondoren, lapiko bat sutan ipini, han olio zorrotada bat jarri, tipulinak eta baratxuriak zati txikietan moztu,eta lapikora bota. Gatz pitin bat gehitu. Su motelean, 15 bat minutuz etengabe nahasten eduki, ez baitugu nahi kolore gehiegi hartzerik.
- Ondoren, patatak zuritu eta, garbitu ondoren, pusketatan moztu.
- Lapikora gehitu, nahastu, eta urez estali guztia. Gatza bota berriro, eta ziazerba sorta erdia ere gehitu. Irakiten hastean, ilarrak gehitu, eta su ertainean eduki 25 minutuz. Orduan, ziazerba sortaren beste erdia gehitu, eta baita txirlak ere. Guztia 5 bat minutuz sutan eduki, eta, ondoren, sua itzali.
…
Kasu!
Ziazerba sorta erdia azken momentuan gehitzeak kolore biziagoa emango die ilarrei eta baita plater osoari ere.
…
Akaso!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin RZ egin zuenekoa…
Iruzkinik ez