Hara!

Barazkien iraultza

Barazkien iraultza –

 – zuzeu.eus/gaztea/barazkien-iraultza

Haragijaleen errua?

Azken egun hauetan hedabideetan askotan entzun izan ditugu aldaketa klimatikoari buruzko albisteak: glaziarrak desagertzen ari direla, artikoa urtzen ari dela, edota inoiz baino euri gutxiago izan dugula Euskadin. Gainera, Munduko Osasun Elkarteak ere haragi gutxiago jan dezagun proposatu digu,  produkzio handiko abeltegiek -txerrienek eta behienek batez ere- amoniako eta metano kopuru handia jariatzen baitute ingurugirora.

Barazkien iraultzaBi hauek berotegi-efektua areagotzen duten gasak dira, gure atmosferan pilatuta geratzen baitira. Horrela, atmosferan harrapatuta geratzen diren gas hauek Lurrazalera iritsi ostean isladatzen diren argi infragorriak harrapatuta geratzen dira, Lurraren tenperatura igoz. Udan gainera arazoa areagotu egin da izan ditugun suteengatik. Ildo honetan, asko dira beganoak edo begetarianoak bihurtzen ari direnak, animalien sufrimenduaren kontra ez ezik aldaketa klimatikoa areagotu ez dadin. Antza denez landareek ingurugirora gas toxiko gutxiago isurtzeaz gain, atmosferako karbono dioxidoa ere erabiltzen dtute. Badirudi, hortaz, landareak direla berotegi-efektua ekiditeko erantzuna…baina nola biziraun dezakete landareek jasaten ari garen aldaketa klimatikoan?

Landareak aldaketa klimatikoaren aurka erabiltzeko tresna

Aldaketa klimatikoa ez da gizakiontzat bakarrik kaltegarrria baizik eta izaki bizidun guztiontzat. Hortan, landareek asko dute esateko.  Landareak klima konkretu bakoitzera egokitu egin dira, eta beraien guneetan duten temperatura eta inguruarekin bat egiten dute (temperatura, argitasuna, lur mota, ura, hezetasuna…). Landareek urteak behar izan dituzte ingurugirora moldatzeko, eta datorkigun aldaketa honekin asko ari dira jasaten. Aldiz, nekazaritza masiborako baliabideak behar dira landareez elikatu nahi badugu, baina ez hori bakarrik, baizik eta muturreko klimetan edota aldaketa handiko klimetan bizirauteko gaitasuna duten landareak ere behar dira. Bizitzen ari garen aldaketen aurrean landareak izan daitezke gakoa, baina hortarako beste aliatu bat ere beharko dugu: landare transgenikoa. Eztabaida handiak sortu dituzte landare transgenikoek batez ere biodibertsitateari buruzkoak direnak.

Barazkien iraultza

Horrela, bioetikak ere pisu handia du  gen edizioei dagokienez gizakietan. Teknologia berri bat erabiltzen ari dira azken urteetan zientzilariak, teknologia hau CRISPR deitzen da, eta honen bidez, gen konkretu bat kendu eta beste bat sartu dezakegu ADNan. Hau egiteak oso zaila badirudi ere, mikroorganismo batzuek askotik erabiltzen duten metodologia bat da, eta gizakiok naturan dugun tresna hau erabiltzen hasi gara nahi ditugun aldaketak egin ahal izateko. Teknologia berri honen bidez errazagoa eta merkeagoa izaten ari da geneen aldaketa landareetan. Honek aukera handiak ematen dizkigu aldaketa klimatikoak eragiten ari zaizkigun galera handien aurka: tenperatura aldaketa handiak jasaten duten landareak landatu ahalko genituzke, haragietan ditugun proteinak jateko gai izan gaitezke landareen bidez edota atmosferatik berotegi efektuko gasak “jaten” dituzten landareak hazi ditzakegu.

Aldiz, landare transgenikoek ez dituzte onurak bakarrik ekartzen, bioetikaren aldetik arazo eta iskanbila asko sortzen ditu, biodiertsitatearen galeraz ez ezik baizik eta honen segurtasunari buruzkoak. Ikerketek aurrera jarraitzen duten heinean, aldaketa klimatikoak ere aurrera egiten du, baina lasterketa hortan, nor izango da garaile?

 

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat