Zakil bat nola jan
Zakil bat nola jan
Bixio Irrisarri – zuzeu – zakil bat nola jan
Zeinen interesgarriak diren Twitterreko hariak, interesgarriak direnean! Azpiko honetan, Gaiztakeritan eta EzpainGorri izeneko lagun bik zakil bat nola jan azalduko digute. Dakienari kasu egin, eta gogoratu arituz bihurtzen dela bat aditu. Datorren astean “Alu bat nola jan” txio katea argitaratuko. Bitartean, neska mutilok, gozatu eta… on egin!
Batzuei ez zaie gustatzen zakilak jatea: zaporeagatik, testuragatik, dena delakoagatik. Ez du axola, ez da ezinbesteko ezer. Nahi ez baduzu, ez jan. Zakil bat ondo jatea, zakil bat gogoz jatea da. Eta gogoz jaten denean, nabari da.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Zakila berotu, gogortu. Honetarako muxuak eman kideari, laztanak, gorputza ukitu, xuxurlatu, hizketa lizuna izan, tentatu, miazkatu, kozkatu, begirada lizunak bidali bitartean. Uneoro ukitzen aritu, ez kendu eskuak bikotearen gorputzetik, oso atsegina da ukitzea.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Gerturatu pixkanaka zakilera, ez joan zuzenean jatera. Arroparen gainetik kozkatu, gerturatu zure aurpegia zakilera, muxuak eman, hortzekin laztandu. Aurpegitik behera bularra miazkatuz jeitsi, jantzita badago pixkanaka biluztu.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Begirada lizunarekin gantzontziloen gainetik musukatu, ezpainekin laztandu, hortzekin kontu handiz jolastu. Ahoa zabaldu eta zakila aho erdian sartu, hortzekin asko estutu gabe. Zakil puntan kosk egin goxotasunez.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Behin kidea biluztuta, ez eraman zakila zuzenean ahora: jolastu izterrekin eta ipurmasailekin, muxukatu, miazkatu, kozkatu. Zenbat eta zakiletik gertuago, orduan eta tentagarriago egin, kideak gehiago ezin duen arte.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Aldiz, burua heltzea gustuko ez baduzu, eskuarekin bere eskua kendu, begiratu, irribarre egin eta esan zure erritmora joan nahi duzula. Biek gozatzea da helburua.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Orain bai, zakila jateko unea heldu da. Gogor egongo da, eta ziurrenik punta bustita. Mihiarekin zakil punta garbitu eta kosk txikia egin.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Mingaina bigun eduki denbora guztian, atseginagoa da mingain gogor eta puntadun bat baino. Bigun, heze eta zabal mantentzen saiatu uneoro. Baina ez ahaztu ezpainak, hortzak eta eskuak, erabiltzeko dira eta.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Barrabilak musukatu mingaina pasa, eta nahi izanez gero, ahoan sartu. Xurgatu itzazu, baina kontuz egiten duzun presioarekin. Mina sentitzen badu, berotasuna joan daiteke.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Ezpainekin zakila musukatu eta punta bildu, presioa eginez, ezpainak itxiz. Sartu zakila ahoan eta jolastu erosoen zaizun sakonerara arte: bada eztarrian oso barruraino sartzeko gai direnak, eta badira soilik punta nahikoa dutenak. Edonola ere, gozagarria izango da, ez arduratu.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Joan txandakatzen miazkadak, muxuak, ahora sartzeak eta eskuekin igurtziak. Hasieran motel, eta ondoren joan zaitez erritmoa apurka biziagotzen. Bere erreakzioek adieraziko dizute noiz nahi duen lasaiago eta noiz bizkorrago.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Hatza uzkitik sartzea gustuko badu, hau ahoarekin busti edo bikoteari ahoan sartu, berak busti dezan. Ez ahaztu irribarreak eta begiradak!
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Puntu honetan, hatza ipurdian sartuta duzula, barrabilak miazkatu edota ahora sartu, beste eskuarekin zakila astindu bitartean. Kideak momentu honetan duen bista ikaragarria da, zoratuko du.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Izterrak dardarka nabari dizkiozunean, edo aldaken aurrera eta atzerako mugimendu erritmikoa, edo burua gogo handiagoz heltzen dizula, korritzeko punttuan dagoen seinale. Primeran ari zara, sekulako zakil jatea ari zara egiten.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Aurrekoari lotuta, mundu guztiari ere ez zaio gustatzen beste baten ahoan edo aurpegian korritzea. Hala bada errespetatu, gozatu dezala gustuko duen eran korritzen.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Ahoan korritzen bada, korridarekin ahoan musu lizun bat eman ahal diozu, edo zuzenean ahotik bota, agian ez duzu semenarekin jolasteko gogorik.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Korritu ostean zakil punta oso sentsible egongo da, eta ziur aski baita barrabilak ere. Ez eten kontaktua bat batean, miazkatu eta musukatu zakilaren enborra, baina oso xuabe tratatu, bestela mina ere eman daiteke eta.
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Eta garrantzitsuena, biek (edo hiruek, edo guztiek!) gozatu zakil jatearekin. Hala denean, kristona da eta!
— Gaiztakeritan (@gaiztakeritan) August 13, 2019
Iruzkinik ez