Iñigo Esnaolak euskarazko sukaldaritzaren inguruko Wikiliburu bat sortu du
Iñigo Esnaola Arbizak euskarazko sukaldaritzaren inguruko Wikiliburu bat sortu du. 600 errezeta baino gehiago, kozinatzeko teknikak, truko eta aholkuak, hiztegia eta sukaldaritzaren historia jasotzen ditu liburu honek. Wikiliburua den heinean modu askean eskura daiteke bertako informazioa eta elkarlanaren bidez ere molda daiteke. Berria eta elkarrizketa batzuk segidan, «Sukaldaritzaz eta gozogintzaz euskaraz idaztea izan da xedea» Ane Insausti – berria egunkarian egindakoa, Sukaldaritzaren inguruan euskarazko Wikiliburuaz Bigarren Kafea – naizen. Oarsoaldeako Hitza «18 urterekin ezarri nuen helburu hori askatzeko beharra nuen». Hasier Etxeberriari ere aipamena eta hausnarketa bideo honetan, Euskal Herriko sukaldaritza hain ospetsua bada, zergatik ez da euskaraz idazten gaiaren inguruan?
Iruzkinik ez