Portugalek intsektuak onartu ditu proteina iturri
Portugalen «ekoitzi eta saldu» daitezkeen espezieak dira, eta Belgika, Herbehereak eta Txekiar Errepublika bezalako herrialdeen politikak jarraitzen dituzte, Bicoren esanetan. «Bi ohikoenak» irinaren larba (Tenebrio mollitor) eta etxeko kilkerra (Acheta domesticus) dira.
Txokolate barretan eta bestelako snack batzuetan «ezkutatzen» diren kilkerrak eta larbak izango dira honako jakien lehen esperientzia portugaldarrentzako. Produktu hauek kontsumitzaileak limurtzeko balio dute eta intsektuak jatearen jarduera orokortu nahi dute.
Portugal Bugs enpresako arduraduna den Guilhem Pereirak dioenez, Oportoko Unibertsitateko ikasgeletan jaio ziren intsektuak ekoizten dituen enpresa baten arduradunak alegia, orain «aurreiritziak ezabatzea» du helburu. Haren ustez, proteina berri horretara ohituko da gizartea eta «zaporedun intsektuak ohikoak izango dira» horrela. Egunerokotasunean kontsumitzeko produktuak izango direla dio.
Kilkerrak eta larbak
Onartu diren zazpi espezietatik, Guilhemek bi ohikoenak haren baserrian hazten ditu: irin zizarea (Tenebrio mollitor) eta etxeko kilkerra (Acheta domesticus). Lehenak zortzi aste igaro behar ditu larba egoeran eta lau irin forma ekoizteko balio du. «Produkzioa kilker ohikoena baino handiagoa da, espazio gutxiago behar dutelako», adierazi du.
GBug entomokultura (intsektuen kontsumoa) enpresaren sortzailea den Oscar Silvak dioenez, etxeko kilkerrak baino proteina gehiago ditu (%60tik %70era bitarteko proteina) irin zizareak. «Usain leunagoa du, eta fruitu lehorrek duten usainaren antzekoa da», alderatzen du Silvak. Dioenez, «koipe proportzio handiagoa» du, eta hori ez da hain atsegina izaten ohituta ez dagoenarentzat. Metamorfosirik ez duenez, errazago hazten da: kilker jaio berria arrautzatik sortzen da, eta handitu egiten da heldua izan arte.
Iruzkinik ez