Hara!

Edorta Lamo sukaldariaren Kanpezuko Arrea! jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra

 

Edorta Lamo sukaldariaren Kanpezuko Arrea! jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra eskuratu du. Elena Arzakek jantzi dio jaka Edorta Lamori, hunkituta. “Eskerrik asko, mila esker, aitari eta aitona-amonei, arrebari, seme-alabei, emazteari eta nire lantaldeari eskaintzen diet“, eskertu du  chefak. “Aupa Araba!” batekin bukatu du.

Bestalde, Martin Berasategi maisuaren Etxeko Ibiza jatetxeak ere bere lehen izarra jaso du. Jatetxea gipuzkoarraren dizipuluetako batek, Paco Budiak, gidatzen du, eta uharteko ukituak dituzten platerak eskaintzen ditu. Berasategiren kasuan, 13 izar ditu dagoeneko: 3 Lasarte-Oriako Martin Berasategi jatetxean, 3 Bartzelonako Lasarte jatetxean, 2 Tenerifeko M.B. jatetxean, 1 Bartzelonako Oria jatetxean, 1 Donostiako Eme Be Garrote jatetxean, 1 Bilboko Ola Martin Berasategi jatetxean eta 1 Lisboako Fifty Seconds Martin Berasategi jatetxean, irabazi berri duenaz gain.

Portugalen, Euskalduna Studio (Porto) jatetxeak ere jaso du bere lehen izarra. Ez da euskal jatetxea, baina Vasco Coelho Santosen jatetxea da. Donostiako eta Errenteriako sukalde ezagunetatik igaro ondoren, bere izenaren eta Euskadiren arteko hitz-jokoa bere eremura eramatea erabaki zuen sukaldariak.

Euskadi edizio berri honetara 34 izarrekin iritsi da, baina bi izar galduko zituela jakina zen, Hilario Arbelaitzen Zuberoa eta Martin Berasategiren Eme Be Garrote jatetxeen itxierek eraginda…

Kanpezuko Arrea! jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra eskuratu du (eitb.eus)

Edorta Lamo sukaldariaren Kanpezuko Arrea! jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra eskuratu du (hamaika telebista)

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat