Hara!

Aldapan behera gazta bila

Aldapan behera gazta bila

Bixio Irrisarrik zuzeu orainkarian

Brockworth-eko Coopers Hill-eko zuloz betetako zelai ia bertikal honetan ematen den lasterketa ezaguna bueltan da pandemiaren ostean lehen aldiz, eta ehunka pertsona bildu ditu muturreko kirol ekitaldi honek.

Lehiakideek 7 lb (3kg) Gloucester gazta bikoitz baten atzetik euren burua aldapan behera botatzen dute Brockworth-eko Coopers Hill-eko zelai ezagun honetan. Cooper’s Hill Cheese Rolling and Wake maiatzero ospatzen den lehiaketa da, pandemiarekin etena izan zuena, Cheltenham eta Gloucestertik gertu dagoen Cotswolds eskualde ingelesean. Ohitura honek 200 urte ditu gutxienez…

Chris Anderson izan da aurtengo txapelduna bere 23. lasterketa irabazita, 2019an urtebeteko atsedenaldiaren ostean eta esan du hau izan zela bere azken ekitaldia. Anderson jaunak, 22 garaipen errekorra lortu zuenak, hiru lasterketa irabazi zituen 2018an eta, ondorioz, hiru gazta nagusi eraman zituen etxera. Brockworth-en bizi den soldadu honek, esan zuen pandemian alaba bat izan ondoren, azken urtea izango zuela lehian, eta lortutakoaz oso harro zegoela. North Carolinako Abby Lampek irabazi du emakumeen lasterketa, Flo Early azken edizioko garaileak eman zion saria. Eguraldi bustiak irristakorra eta harriskutsua egin zuen 200 metro maldan beherako erokeria hau, baldintza hezeak, ikusleak irrikaz, muino ospetsua gainezka, tradizio xelebre hau gaur egun ofizialki muturreko kirola da, eta gazta honek mundu osoko lehiakideak erakartzen ditu. Gaztak 70 milia orduko abiadura har dezake… ni ere gaztazalea naiz, baina…

Aldapan behera gazta bila lasterketa ezagunena bueltan da

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat