Denbora
1 orduAmonaren arrain budina –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu lehena, amonaren arrain budin edo pastela RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- Legatz kilo erdia
- tipula
- tomatea
- koñak zurrustatxo bat
- piperrauts zuri apur bat
- gatza
- 3 arrautza
- gurina
- ogi arraila edo ogi birrindua
- Legatz kilo erdia, ondo zatituta.
- Zartagian olioa eta xehe-xehe egindako tipula jarri.
- Tipula egina dagoenean gehitu legatza eta tomate pixka bat, koñak zurrustatxo bat, piperrauts zuri apur bat eta gatz pixka bat.
- Hiru arrautza irabiatu eta masarekin nahastu.
- Prestatu molde bat, gurinarekin koipeztatua eta ogi arrailarekin, eta bertan bota dena. Maria bainuan jarri eta labean sartu 40 minutu mamitu arte.
Kasu!
- Maionesarekin edo tomate saltsarekin zerbitzatu daiteke.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Jon Arana ikaslea arrain budina egiten ‘Txoriene’ saioan.
Amonaren arrain budina
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 75 0 100 8
Iruzkinik ez