Amonaren arkume hanka betea

91%

Zenbatentzat

2-3 lagunentzat

Denbora

1 ordu 45 min

Gustuko duzu?

ARKUME HANKA BETEA – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren arkume hanka betea RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta hau, haragi gosez gabiltza eta gero siestan digestioa goxo goxo egiteko errezeta bikaina hauxe! Errezeta pisutxua, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan beti bezala, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Arkume hanka bat (edo bi)
  • tipula bat
  • bi baratxuri
  • dozena bat azeituna
  • 50 gramo urdaiazpiko
  • arrautza bat
  • 2 goilarekada tomate
  • ogi arrailatua
  • ardo zuri kopa bat

Amonaren arkume hanka beteaErrezeta

  1. Jarri zartagian tipula bat eta bi baratxuri hortz xehatuta.
  2. Bigunak daudenean, gehitu dozena bat azeituna, 50 gramo urdaiazpiko eta arrautza gogor bat, dena ongi xehatuta. Gehitu 2 goilarekada tomate, ogi arrailatua eta ardo zuri kopa bat.
  3. Kendu hezurra arkume hankari, bete hutsunea betegarriarekin eta lotu.
  4. Jarri erretilu batean, bota gainetik olio frijitua baratxuriekin, eta sartu labean ordu térdi pasatxoz 180ºtan egin arte.

Kasu!

  • Zerbitzatu letxugarekin edo patata frijituekin. 
  • Betegarrian gazta ere aukeran…
  • Bizpahiru aldiz arkumea bere zukuaz bustitzen joatea komeni da labean dela.
  • Harakinari eskatu arkume hankari hezurra kentzeko nahi izan ezkero.

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Urruneko aitonaren erara …

Amonaren arkume hanka betea

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

90.909090909091 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat