Denbora
1 orduAmonaren azalore budina –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta hemen dakarkizugu bigarrena, amonaren azalore budin edo pastelaren RZ, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izaba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- azalore bat
- tipula erdi bat
- gatza
- olioa
- urdaiazpikoa
- gurina
- arrautza egosiak
- bexamela
- Jarri lapiko batean azalore bat, tipula erdi bat, gatza eta olio apur bat.
- Utzi egosten 20 minutuz, atera edukia eta xukatu ondo ura.
- Prestatu bexamela, urdaiazpiko edo York urdaiazpikoarekin.
- Gurinarekin bustitako molde batean jarri urdaiazpiko eta arrautza egosi zatiak, azalorearen gainean, gero bexamela eta berriz azalorea.
- Sartu labean tenperatura baxuan apur bat lehortu arte, eta zerbitzatu.
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Maite Goñi azaloreaz …
Errezeta liburu zahar batetik erreskatatu du Zigor Iturrietak ‘Txoriene’ saioan Azalore eta ziazerba tortilla RZ.
Amonaren azalore budina
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 50 0 100 12
Iruzkinik ez