Amonaren Bilarroa Arrautzak

85%

Zenbatentzat

2-3 lagunentzat

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

Amonaren Bilarroa arrautzak edo Arrautzak Villaroy erara – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Amonaren Bilarroa Arrautzak RZ gaurkoan dakarkizuguna, gomendagarria aperitibo edo janaurre uneetarako. Bilarrotu edo “Villaroy erara” edozer prestatzea osagai bat bexamel saltsan murgiltzean datza, eta ondoren ogitan pasatzea, kanpotik prestaketa kurruskatsu eta barrutik krematsua egon dadin lortzeko. Oilaskoarekin asko egin ohi da Villeroy errezeta. Arrautza hauek ezin hobeak dira aperitibo gisa edo beste edozein plateren osagarri. Nahiko zaila bikain prestatzeko baina denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • bexamela (litro erdi esne, 40-50 gr edo 3 goilarakada irin eta 40 gramo gurin eta gatz apur bat)
  • 8 arrautza
  • irina
  • arrautza 1
  • ogi birrindua
  • gatza
  • olioa

Errezeta

  1. Egin bexamela litro erdi esne erabilita, hiru koilarakada irin eta 50 gramo gurin.
  2. Frijitu arrautzak, eta estali bexamelarekin.
  3. Utzi hozten.
  4. Banatu arrautz bakoitza, pasa irinetatik, arrautzetatik eta ogi arrailatutatik, eta frijitu kroketak bezala.
  5. Gozatzera…

Kasu!

Saltsa bat da berez, eta izena, villeroi, villeroy edo villaroy, François de Neufville (Duc de Villeroy) frantziar Komandante eta aristokratagatik dauka.

Amonak frijituta egiten zuen, baina arrautzak 5 minutuz egosita ere egin daiteke.

5-8 arrautza da gomendioa, zuk nahi dituzunak … Zerbitzatzeko baliatu genitzake: piper gorriak, berdeak edo tomatea…

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

argazkiak: ocasdelduraton.es+LaVanguardia

Amonaren Bilarroa Arrautzak

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

85 0 100 20

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat