Amonaren garbantzu Chowderra –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren errezeta baten aldaera dakarkizugu, Amonaren garbantzu Chowderra, errezeta erraza eta osasuntsua, ohituraz arraiarekin egitekoa, baina geuri amonaren erara gustatzen zitzaigunez garbantzuekin soilik, hona hemen zeuretzat. Chowderra zopa eta krema baten artean kokatuko genuke, erdibidean. Definizioz Chowder-a zopa lodi bat da, esnez edo kremaz, itsaskiz eta barazkiz prestatua, gailetak ondoan (ship biscuits edo saltine crackers deitutakoak dira ohiko batzuk). “Chowder” Frantsesetik datorren hitza dela diote, chaudière itzulita ‘pote’ litzake eta chaud ‘beroa’… Irlandan seafood chowder delakoa oso ezaguna da (arrai zopa loditxo antzekoa); eta prestaera ezberdinak daude Kanada eta Estatu Batuetan ere bai. Ingalaterra Berrian adibidez txirla txikituekin eta patata txikituekin egin ohi da, esne eta esnegain base batean, askotan gurin kantitate txiki batekin nahastuta. Esan bezala errezeta erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
…
- Jarri olio berotan, tipula xehetua eta porrua.
- Biguntzen eta kolorea apurtxo bat hartzen duenean gehitu kuia eta azenarioak.
- Dean nahastu, gatzatu eta garbantzu edo txitxirioak bota.
- Urez estali guztia eta utzi su baxuan irakiten 40 minutu.
- Turmixarekin ehuneko 70 edo txikitu, zopa eta krema baten arteko lodieran utzi arte.
- Amaitzeko bi eskukada fideo gehitu.
- Bost minutu utzi eta zerbitzatzeko prest.
…
Kasu!
Beste chowder arrunt batzuk arrainak, txirlak eta beste itsaski-motak erabiliz ere egitea oso ohikoa da, arkume edo txahala, garagardoz eginak ere bai, txirlen ordez artoa ere erabiltzen da zenbait lekutan.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Iruzkinik ez