Amonaren oilaskoa pepitorian –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren oilaskoa pepitorian RZ goxoa dakarkizugu, oilasko zaleentzat berezia. Prestatzeko erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- oilasko bat
- olioa
- baratxuriak
- tipula
- tomate egosia
- urdaiazpiko pixka bat
- txanpiñoiak
- goilarakada bat irin
- cognac edo ardo txuri kopa bat
- salda edo ura
…
- Oilaskoa zatitu.
- Frijitu eta utzi lapikoan.
- Jarri olioa zartagian eta frijitu baratxuriak eta tipula; egina dagoenean, sueztitu apur bat tomate egosi xehatua, urdaiazpiko pixka bat, txanpiñoiak eta goilarekada bat irin.
- Gaineratu cognac edo ardo txuri kopa bat, salda edo ura.
- Egin dadila tarte batean, gero jarri lapikoan oilaskoarekin eta mantendu beste tarte batez, egin arte.
- Zerbitzatzeko prest.
…
Kasu!
Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria ditu. Mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren oilaskoa pepitorian
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 81.818181818182 0 100 11
Iruzkinik ez