Denbora
30 minAntxoa era honetan egiteak lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen uzten, hori eginez gero, arrautzaren xigorrak irabaziko dio antxoaren zaporeari, eta ez da komeni halakorik.
Osagaiak:
- 40 antxoa, ahalik eta handienak (kg bat inguru)
- Oliba olioa
- Irina eta arrautza joa, gaia irin-arrautzeztatzeko
- Gatza
Errezeta:
- Ondo garbitu, baina ahal dela bi xerrak bereizi gabe. Buru-hezurra kendu eta gatza emango diegu ondoren. Arrain-saltzaileak berak garbi ditzake antxoak, baina nekez utziko dizkizu liburu moduan irekita.
- Irin-arrautzatan pasa eta olio ugaritan frijituko ditugu antxoak, su ertainean, irin-arrautza erre ez dadin.
- Frijitu eta xukatu ondoren zerbitzatuko ditugu antxoak, tomate edo uraza eta tipulin entsalada batekin.
Kasu!
Inork ez dizu esango, baina mayonesa apur batekin bikainak dira. Binaka ere jar ditzakezu, hau da, bi antxoa parez-pare irin-arraurtzeztatu eta bakarra balira bezala frijitu. Eta gauzak gehiago nahasteko gogoz bazara, jarri potoko piper gorri zati txiki bat bi antxoen artean lehenbizi eta gero irin-arrautzeztatu eta frijitu. Edo soberan duzun piper berde frijitu baten zatia. Ikusiko duzu nolako pagotxa.
…
Akaso!
Postre gisa ‘Filipinos’ Argiñano eta Berasategiren eskutik…
Iruzkinik ez