Amonaren arkumea barazki menestran –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Gaurkoan arkumea barazkiekin, Amonaren arkumea barazki menestrarekin RZ gozoa, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- arkumea 2 kilo
- olioa
- tipula bat
- azenarioa
- perrexila
- irina
- barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak, patatxo txiki batzuk
…
Errezeta
- Prestatu barazki batzuk, egosita eta arrautzeztatuta. Amaieran gehituko ditugu.
- Arkumea zatitxotan moztu eta oliotan salteatu. Utzi lapiko batean.
- Olio berdinean frijitu ondo xehetutako tipula bat, azenarioa eta perrexila. Gehitu irin goilarekada bat eta ondo su eztitu. Utzi tarte batean egosten, pasadoretik pasa eta jarri arkumeari.
- Arkumea samurra dagoenean, menestra gehitu, barazkiak: azelga orri-mamiak, letxuga egosia, orburuak, zainzuriak, ilarrak, txanpiñoiak, arrautza egosiak zatitxotan, eta patatxo txiki batzuk. Utzi egosten tarte batez su baxuan.
…
Kasu!
Potoko barazkien menestra baduzu ere ez duzu aukera txarra, denbora asko irabaziko duzu baina arkumeak ez dizu barazkien gustua xurgatuko eta nabarituko da.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko Aitonaren erara…
Amonaren arkumea menestran
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 80 0 100 10
Iruzkinik ez