Bakailaoa bizkaiko erara –
Bakailao gogoz eta Amonaren bakailaoa bizkaitar erara RZ ekarri ostean, lau lagunentzat pentsatutako Xolomo Sapiens-en bakailaoa bizkaitar erara RZ ere ekartzea bururatu zaigu. Hemen dakarkizugu gure herri eta kazolatan aspaldidanik ezagutu den RZ zahar goxo hau. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Kg bat bakailao, beratua eta 250 g-ko puskatan moztua, lehor eta ezkatarik gabe
- Kg erdia tipula gorri, zerrendetan moztua
- 10 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren
- Porru bat, pikatua
- 2 piper berde, zerrendatan moztua
- Tomate umo bat, puskatan
- 5 baratxuri ale, zurituak
- Litro laurdena oliba olio
- Litro erdia ur
- Pastilla bat haragi salda
- Gatza
sukaldean.eus Bakailaoa bizkaiko eran
- Kazola batean, su eztian berotzen jarriko ditugu 10 koilarakada oliba olio. Bi baratxuri ale edo erantsiko ditugu ondoren, bitan zatituak. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu tipula, eta su hartan edukiko dugu eztitzen, ordu betean, ongi ilundu arte.
- Orduan gaineratuko ditugu porrua, piperrak eta tomatea. Beste ordu betean edukiko dugu guztia sutan.
- Epe horren ostean erantsiko ditugu ogi zatiak, uraren erdia, salda-pastilla eta piperren mamia.
- Beste ordu erdian utziko dugu gozatzen dena.
- Bost minutu aurretik erantsiko dugu gainerako ura.
- Ongi nahasiko dugu ondoren dena. Gatz puntua zuzendu eta, puregailutik pasa eta gero, iragazki fin batetik iragoko dugu saltsa. Lodi badago, ur pittin bat erants diezaiogun. Horra saltsa.
…
- Padera batean gainerako olioa isuri eta hartan ipiniko ditugu gainerako baratxuriak, bitan zatituak. Frijitu orduko aterako ditugu.
- Bakailao puskak sartuko ditugu ondoren binaka, eta hiru bat minutuan utziko ditugu konfitatzen, frijitu gabe. Garrantzitsua da hori.
- Erretilu batera aterako ditugu gero, ongi xuka daitezen.
- Beste hainbeste egingo dugu beste bi puskekin.
- Saltsa bizkaitarrean murgilduko ditugu ondoren bakailao puskak, ongi estalirik. Sutan edukiko dugu kazola 10 bat minutuan, borborka hasi arte.
- Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu ondoren.
- Bakailaoa pausatu ondoren, beste 5 minutuan edukiko dugu su ezti-eztian, zerbitzatu aurretik.
Kasu!
Saltsa lodiegi sumatzen badugu, gelatinaz eta bakailaoak erretiluan xukatzerakoan utzitako zukuaz arinduko dugu.
Akaso!
BAKAILAOA, TOMATEA, Otxandioko Korostondo jatetxeko Jon Estankonak bakailaoa bizkaitar erara RZ ETB1eko ‘Txoriene’ saioan Pili Manterolarekin.
Iruzkinik ez