Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna) –
Hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dagoela esan genuen lehengoan, bizipoz eta pizgarri, gaurkoan ere bai, saldaren bueltan gabiltzanez aspaldion, beste salda-zopa bertsio goxo bat dakarkizugu, izen ezin ederragoarekin gainera, ia ia izen politena duen RZ izan litekeena, zurrukutuna! Zeure zurrut kuttuna beste bat dela badakigu, baina hara hor grazia eta hemen zuretzat zurrukutunaren RZ. Baratxuri zopa bakailaoarekin bestela esanda, ez diguzu esango zurrukutuna hitz ederra ez denik, eta sonoridadeaz gainera bere izaera primario goxoa primeran adierazten ez duenik, ederra…
Erraza, parranda osterako, ama eta izeba datozenerako, ligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Noiznahi jateko modukoa… Gozatu eta on egin! 🙂
Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)
Osagaiak
Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)
Errezeta
- Bakailao papurtua ur hotzean pasatuko dugu, iragazki batean, gezatzeko. Eskuetan xehatuko dugu bakailaoa, gatza errazago joan dakion.
- Su eztian frijituko ditugu baratxuriak kazola batean, zuritu gabe, eta kolorea hartu aurretik erretiratuko ditugu.
- Pipermina eta bakailaoa erantsiko dizkiegu; kazolari eraginez lodituko dugu saltsa. Piper txorizeroen mamia, tomate saltsa eta ogia, xerra fin mehetan zatitua, erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia.
- Ur beroa isuriko dugu gero, ez ordea arrain-salda pastilla on bat erantsi baino lehen. Arrain-salda badugu, hainbat hobe.
- Su eztian egosiko dugu guztia ordu betean eta, tarteka-marteka, zurezko zali batez zapalduko ditugu gaiak, zopa lodi-lodi gera dadin.
- Zerbitzatu aurretik, arrautza bana erantsi ahal izango dugu pertsona bakoitzeko zurrukutunean, potxatu edo irakinaldi bat eman ondoren, kazola sutatik erretiratu baino minutu batzuk lehenago. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak. Ongi nahasiko ditugu orduan zurezko zaliarekin.
…
Kasu!
Uraren ordez arrain-salda badugu zoragarria…
…
Akaso!
- Karlos Arguiñanoren zurrukutuna RZ
- Joxe Mari Karrera Txorienen zurrukutunaren RZ prestatzen…
Iruzkinik ez