COTTAGE PIE BEGETARIANOA –
“Cottage pie” delakoa, patata purez estalitako behi xehatu geruza batez osatutako plater britainiar ezagun bat da. Gure kasuan haragirik gabe egingo dugu. Begetarianoentzat, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
- Tipula (1 ertain, fin txikituta)
- Azenarioa (1 ertain, txikituta)
- Apioa (bat, txiki-txiki eginda)
- Dilistak (200 g, barietate marroia, xukatua)
- Tomate egosiak kontserban (1 x 400 g lata)
- Ezkai freskoa (1 goilarekada, hostoak)
- Salda (500 ml)
- Perrexil freskoa (2 goilarekada, txikituta)
- Patata 680 g, zatituta
- Esnea (80 ml)
- Oliba olioa (2 goilarekada)
- Cheddar gazta (40 g)
…
Errezeta:
- Jarri tipula, azenarioa, apioa, dilistak, tomateak, ezkaia, eta salda kazola batean.
- Egosi, estalita, dilistak bigundu arte. Gehitu perrexila eta nahastu. Nahasketa labe erretilu batera pasa.
- Bitartean, irakin, lurrun edo mikrouhin labean patatak samurtu arte. Xukatu. Katilu batean katilukada bat esnearekin nahastu eta zabaldu.
- Labea aurretik berotu. Patata purea nahastu dilisten nahasketa gainera eta gaztarekin hautseztatu.
- Egosi 2-3 minutuz edo gazta urtu eta gorritu arte.
- Zerbitzatu.
Akaso!
Cottage Pie begetarianoa
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Pagotxa 60 0 100 5
Iruzkinik ez