Amonaren haragi albondigak

82%

Denbora

20 min

Gustuko duzu?

Amonaren haragi albondigak –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Amonaren haragi albondigak errezeta gaurkoan, amonaren errezeta orrietan aurkitutakoa eta hemen dakarkizuguna, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

  • 1/2 kg haragi 
  • arrautza bat
  • baratxuri hortza bat
  • perrexila
  • gatza
  • bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia)
  • irina

Errezeta

  1. Haragi 1/2 kg horri geitu arrautza bat, baratxuri hortza bat, perrexila, gatza, bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia).
  2. Pasa irinetatik edo ogi arrailetatik, nahi izanez gero arrautza irabiatutik ere.
  3. Frijitu eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Uxue, Garazi, Maddi eta Natalek egindako albondigak …

Bere amonaren ‘albondigak’ ongi ezagutzen al ditu Iker Irribarriak?

Amonaren haragi albondigak

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

81.818181818182 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat