Haurron arroza oilaskoarekin

Haurron arroza oilaskoarekin

100%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

40 min

Gustuko duzu?

Haurron arroza oilaskoarekin –

Haurrok kozinatzen jarraitzen dugu, tarteka bada ere. Honakoan, oso plater ezaguna eta erraza dakargu, edozein egunetan jateko modukoa. (Errezetaren bideoa ere hemen azpian duzu).

Sabela ondo bete eta… Gora bihotzak!

Osagaiak

  • Arroza (kikarakada bat)
  • ‏Oilaskoa zatitan moztuta (bi izter)
  • Ura (arroza bider bi eta erdi)
  • 4 piper gorri (tiratan moztuta)
  • Olio txorrotada bat
  • Gatza

Errezeta

  1. Haurron arroza oilaskoarekinLehenengo, bota olio txorrotada bat kazolan, eta jarri berotzen su eztian.
  2. Bota oilasko zatiak oliotara.
  3. Oilaskoa erdi egina dagoenean, gehitu arroza eta ondo nahastu.
  4. Gehitu ura arrozari, eta utzi egosten.
  5. Bitartean, piper gorria tiratan moztu, eta gehitu kazolara.
  6. Arrozak ur guztia xurgatzen duenean, prest duzu platera.
  7. Bota gatz apur bat eta…
  8. On egin!

Kasu!

Haurron arroza oilaskoarekin

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

100 0 100 3

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat