Kalabaza esne gabeko bexamelarekin –
Kuia edo kalabaza esne gabeko bexamelarekin RZ dakarkizugu gaur, errezeta makrobiotikoa, errezeta erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kuia edo kalabaza
- tipula bat
- irina
- olioa
- ura
- gatza
- sobratu zaigun arroza egosia
…
- Alde batetik ontzi bero batera olio pixka bat eta txikitutako tipula erdia botako ditugu.
- Nahastu tipula beratu arte.
- Gehitu txikitutako kalabaza zatiak, nahastu eta gatzatu.
- Ur pixka bat bota kalabaza estali arte eta egiten utzi (30-40 min).
Bexamela egiteko:
- Bestalde, egositako arrozari ura gehitu eta birrindu krema arin bat lortu arte (hau izango da gure “esnea”).
- Berotutako ontzi batean olioa eta ondo txikitutako beste tipula erdia bota. Hau beratzean gatzatu eta irina gehitu (goilarekada pare bat) eta gure arroz-krema botatzen joango gara poliki-poliki nahastuz eta bexamel loditasuna lortu arte.
- Kalabaza eginda dagoenean, ura soberan badago hau kendu eta gorde beste errezetaren bat egiteko (zopa edo beste kremaren bat) eta bota gainetik egin dugun bexamela.
- Errezeta hau bere horretan zerbitzatu dezakegu edo labean sartu gainkaldea apurtxo bat txigortzeko.
…
Kasu!
Etxeko txikiak barazkietara ohitzeko errezeta bikaina eta laktosarekiko intolerantzia dugunontzat alternatiba oso interesgarria!
…
Akaso!
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Pagotxa 87.5 0 100 8
Iruzkinik ez